Aurretiko osasun ezagutza beharrik gabe

DYAko Eskola, Intxaurrondoko ikasgeletan gauzatzeko formazio egitarauak garatzen doa Lehen Sorospenekin lotura dutenak, baita prebentzioarekin, osasunarekin eta ongizatearekin ere, beti ere, talde desberdinei zuzenduta.

Osasun arloaren barruan, Lehen Sorospenak Kirolarientzat egitarauak azpimarragarriak dira, bertan kirol jardueran sor daitezkeen ohiko larrialdiei aurre egiten erakusten da.

Lehen Sorospenetako titulazioa aspaldi lortu zutenengan pentsatuz, gaur egungo prozedurak jasoko dituzten ikastaroak prestatu dira, bertan ezagutzak eguneratu eta birpasatu ahalko dira.

Gauzak horrela, Lehen sorospenak, bihotz biriken suspertze eta Desfibrilagailuen erabilera, edo Ur sorospena bezalako oinarrizko ikastaroei beste hainbat gehitu zaizkie, haurrak, adineko pertsonak, emakumeak edo mendiko istripuei zuzenduta.

Prebentzioaren eta ongizatearen aldetik honakoen inguruko formakuntza egitarauak aurki ditzakegu:

·         Haurren istripuak
·         Alkohol eta drogen kontsumoa
·         Pertsona helduen eta minusbaliotasuna duten pertsonen ohiko istripuak
·         Sexualitate arduratsua gazteetan.
·         Adin guztietarako bide segurtasuna.