Behobia-San Sebastian lasterketan segurtasunez aritzeko hainbat aholku

Egun gutxi barru, azaroaren 12an hain zuzen, Behobia-Donostia lasterketaren 53. ekitaldia izango da eta 31.000 parte hartzaile inguru espero dira.

DYA bertan egongo da osasun dispositibo handi batekin, irteeratik Herrera bitartean laguntza behar duten kirolariei arreta emateko. Ibilbidean zehar 17 anbulantzia izango ditugu (hoietatik 3 Bizi Euskarri Aurretuak eta 2 todo-terreno) , 5 osasun postu finko, 12 motor mugikor eta 140 bolondres inguru.

Gainera, eta larrialdiak edo istripuak ekiditeko armarik erabilgarriena Prebentzioa dela dioen filosofiari estuki jarraituz, lerro hauetatik parte hartzaile guztiak gonbidatu nahi ditugu Donostiako helmugara iritsi ahal izateko aholku erraz batzuk jarraitzera, ezbehar edo intzidentziarik ez jasateko:

1. Lasterketa eguna baino lehen errekonozimendu kirol-medikoa egin behar da, familiaren edo norberaren historialean honakoen aurrekaririk izanez gero batez ere: kardiopatiak, arteriosklerosia, hipertentsioa, diabetesa, epilepsia, giltzurrun edo birika gaixotasuna eta gizentasuna.

2. Lasterketa aurreko afaria pasta plater bat ur ugarirekin, fruta eta yogurt batekoa izango da, eta 8 ordu deskantsatu behar da.

3. Lasterketa eguneko gosariak osatua izan behar du eta proba baino bi ordu lehenago egin behar da.

4. Lasterketan zehar oinetako erosoak erabili behar dira: ez berriak, ez zabalak, orpo tinkoa, oinbular erosoa, zoru egokia.

5. Arropak eguraldiari egokitu behar zaio, erosoa izango da eta ez estuegia.

6. Azaleko urradurak ekiditeko, izterren barnekaldean, besapeetan eta titi puntetan baselina jartzea gomendagarria da. Titi puntak erabili eta botatzeko aposituekin babestea aholkatzen da.

7. Lasterketa hasi aurretik beroketa egokia egitea oso garrantzitsua da, muskuluetako lesioak ekiditeko.

8. Lasterketan zehar gorputza hidratatua mantendu behar da kopuru txikiak aldizka edanez. Honetarako, hainbat hornidura gune egongo da ibilbidean zehar.

9. Honako zeinuak nabarituz gero, lasterketa utzi egingo da:

– Sabeleko edo hanketako muskuluetan kalanbreak.
–  Goragalea eta okadak.
–  Ezinegona eta ahultasun orokortua.
–  Gehiegizko transpirazioa, zorabioa edo konortegaltzea.
–  Sukarra edo hotzikarak.
–  Bularraldeko mina eta airea falta denaren sentsazioa.

10. Osasun postuak erabili edo osasun laguntzaileei zuzendu behar duzun aldiro.

11. Behin lasterketa amaituta, oroitu luzapenak egitea, esfortzuaren osteko errekuperazioa errazteko.

Aurten, albiste bezala, lasterketaren antolatzaileek, beren web gunean osasunaren inguruko galdetegi bat argitaratu dute, eta lortutako emaitzen araberako jarraibide batzuk. Hartara, korrikalari bakoitzak bete eta anonimoki bidali ahalko du. Lerro hauetatik betetzera animatu nahi zaituztegu, hemen klik eginez.