Albisteak

DYAren aholkuak hotzari modu onenean aurre egiteko

Aurten kostatu egin da tenperaturak data hauetarako arruntak diren zifretara jaistea, baina jada hemen dira. Urteko beste sasoietan burutik ere pasatzen ez zaizkigun arazoak agertzen dira hotzarekin, baina badaude haiek saihesteko har daitezkeen neurriak ere. Ondoren aholku erraz batzuk ematen dizkizuegu hilabete hauek ahalik eta modu onenean pasatzeko, gaixotasunak eta istripuak saihestuz.
Irakurri haunditu DYAren aholkuak hotzari modu onenean aurre egiteko



DYAk Bihotz-biriketako bizkortzean hezitzen du familia guztia

DYA Gipuzkoak, duela 6 urte jada, BBBaren eguna bezala ezarri zuen ekainak 1a. Harrezkero jarduera hezigarri asko antolatzen dihardute ahalik eta pertsona-kopuru handienari Bihotz-biriketako bizkortzearen oinarrizko teknikak erakusteko helburuarekin.

Frogatua dago bihotz geldialdiaren lehen minutuetan teknika hauek burutzen badira bizirik irauteko aukerak nabarmen handitzen direla.

DYAren Irakaskuntza Eskolak, martxan jarri zenetik, kirolariei zuzendutako tailer espezifikoak, enpresa eta irakasleei zuzendutako ikastaroak, herri desberdinetan antolatutako kale jarduerak, biztanlego osoari zuzendutako ikastaroak… prestatzen dihardu eta, joan den urtean, bideoklip bat sortu zuen kanta baten bidez, eta oso modu didaktiko eta dibertigarrian, etxeko txikienetara iritsi ahal izateko.

Metodologia honi esker, 6 eta 12 urte bitarteko ehunka ikasle hezitzea lortu da, eta larrialdi baten aurrean hasierako erantzun bat emateko gai direla egiaztatu da.

(Abestiaren Bideoa)

Aurten, proiektu berri bat sortu dugu familia guztiak bizitzak salbatzen elkarrekin ikas dezan.

Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtez gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan, eta modu erraz eta praktikoan, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikas dezake. Gainera, etxeko txikienekin aldarte ona pasatzeko aukera paregabea izan daiteke.

(BBBa Familian. Lehen Tailerra)

Datozen tailerren egutegia
calendario-02

Izena eman edo lantegiaren inguruko informazio gehiago beharrez gero, 943 46 46 22ra deitu edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera posta elektroniko bat bidaltzea besterik ez duzu.








Biziak salbatzen dituen abestia

Haurrek BBS jakingo balute, milaka bizitza salbatuko lirateke
Bihotz akatsa jasaten dutenen %95a hiltzen da. Estatu osoan 25.000 pertsona, alegia.
Gertakaria ikusten duen gehiengoak suspertze oinarrizko teknikak ez dituztela ezagutzen da arazoa, eta anbulantzia iritsi arte (8-12 minutu) garuna ez bada oxigenatzen, atzeraezinak diren kalteak agertuko dira, eta bizirauteko aukerak ia ez dira egongo.
Eskola garaitik BBS ikastea prebentzio neurririk hoberena da.
Baina zein adinetik erakuts daiteke BBS?
6 urtetik aurrera, eta metodología egokiarekin, bihotz biriken suspertzearen teknika emaitza bikainekin ikas daitezke.
Izan ere, dagoeneko, DYAn 6-12 urte arteko Lehen Hezkuntzako ikasleei BBS erakusten ari gatzaizkie.

Biziak salbatzen ikasi… Abesten!

Aurten, BBSaren ikaskuntza are eta gehiago errazteko, DYAk haurrentzako bideoklip bate gin du, jarraitu beharreko jokabidea oroitzeko, bizitzak salbatzen lagunduz:Primaria_Carátula-webHezitzailea bazara, edo zure seme-alabek eskolan bizitza bat salbatzen DOAN ikastea nahi baduzu 943 46 46 22ra hots egin edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi eta bere ikasgelera joan ahal izango gara era errez, dibertigarri eta arinean BBSa ikasteko, beren adinari egokitutako metodologia erabiliz… eta oraingoan musikarekin!

Aizu: ez galdu bideoklipa nola grabatu zen eraskuteko sortu dugun pelikula. Azpian dagoen “Making of” botoia baino ez duzu sakatu behar.
Pruebas-04
Logo kutxa fundaz. colabora-07