Albisteak

Itzulera seguruetarako aholku erabilgarriak

Bidaia aurrez antolatzea eta ordu okerrenak ekiditea dira arretaz aritzeko oinarrizko alderdiak

Ezbeharrak eta zirkulazio arazoak ekiditeko asmoz, beren ibilgailuak udarako hilabete hauetan erabiliko dituzten gidariei zuzendutako gomendio batzuk emango ditugu:

1.    Zure ibilgailua egoera hobeezinean dagoela bermatu: ibilgailuaren azterketa osoa egitea da hoberena, nahiz eta ezin ditugun honako puntuak ahaztu: likido eta isurkari mota desberdinen mailak (motorraren olioa, balazta likidoa, antiizozgailua…), pneumatikoen egoera (errodadura marrazkiaren sakontasuna eta presioa), argiak eta pilotuak.

Ordezko gurpila egoera onean dagoela egiaztatu, eta gurpil aldaketa egiteko tresna guztiak daudela begiratu. Txaleko islatzailea eta triangelu homologatuak ditugula ziurtatu.

2.    Bidaia aurrerapenez antolatu. Aukera baduzu,  Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak (DGT-ak) ezarritako “puntako” orduetan ez atera, www.dgt.es web gunean ikus daiteke.

3.    Bidaia ahalik eta baldintza hoberenetan hasi. Bidaiaren aurreko egunean behar bezala deskantsatzen saiatu. Sendagairik hartzen ari bazara, logura eragiten ez duela egiaztatu eta tratamenduan zehar gidatu daitekeen ala ez galdetu.

4.    Bidaian zehar zure egoera fisikoa zaindu. Neke edo logura aztarnarik agertuz gero, gerlditu eta atseden hartu. 2 orduko geldiadi bat egitea gomendatzen da, paseo txiki bat eman eta aire garbia arnasteko.

Bidean zehar ez egin janari oparorik eta ez edan alkoholdun edaririk.

5.    Ibilgailuko bidaiari guztiek seguru joan behar dute. Denek eraman behar dute segurtasun uhala jarrita, eta adin gutxikoak, beren adinei dagozkien aulki homolagatuetan joango dira.

6.    Auto-ilaran gidatzen bazoaz adi ibili. Ibilgailuaren abiadura bidaren baldintzetara egokitu, segurtasun tartea beti mantendu, ahal den neurrian aurreratzeak saihestu, eta aurreratu behar baduzu, maniobra bakarrean ez aurreratu bi ibilgailu baino gehiago.





Campaña alcohol

Zer jakin behar dut alkoholdun edariak kontsumitzen baditut?

1. Ez duzu alkoholik kontsumitu behar:

  • 18 urtez beherakoa bazara, garapen fisiko eta psikologikoan dagoen zure organismoari gehiago eragiten bait dio. Gainera legeak debekatu egiten du.
  • Gibeleko, giltzurruneko edota Gaixotasun psikiatrikoren bat baduzu.
  • Medikazioren bat hartzen ari bazara.
  • Haurdun bazaude, alkoholak fetuan arazoak eragiten bait ditu, esaterako, garapenean atzerapenak, pisu galerak…

Irakurri haunditu Zer jakin behar dut alkoholdun edariak kontsumitzen baditut?


Bidaia aurrez antolatzea eta ordu okerrenak ekiditea dira arretaz aritzeko oinarrizko alderdiak

Errepideak ibilgailuz betetzen dira eta horrekin batera, ezuste bat izateko aukerak igotzen dira

Udako oporretan gaude, eta honek errepide bidezko milioika lekualdatze dakartza, izan ere, pertsona batzuentzako opor amaiera suposatuko du, eta besteentzako, opor hasiera. Gainera, data hauetan herriek ospatzen dituzten jaiak direla eta, lekualdatze laburrek ere gora egiten dute.
Irakurri haunditu Bidaia aurrez antolatzea eta ordu okerrenak ekiditea dira arretaz aritzeko oinarrizko alderdiak



Bidaia aurrez antolatzea eta ordu okerrenak ekiditea dira arretaz aritzeko oinarrizko alderdiak

Bidaia aurrez antolatzea eta ordu okerrenak ekiditea dira arretaz aritzeko oinarrizko alderdiakGertu dira udarako oporrak, eta honek errepide bidezko milioika lekualdatze dakartza. Nahiz eta gehiengoak hilabeteetako hamabostaldien hasiera eta hamaieran pilatzen diren, herri festak direla eta, asteburuetako mugimendua ere ikaragarria da. Hortaz, ezusteko bat jasateko arriskua ere hazten da.
Irakurri haunditu Bidaia aurrez antolatzea eta ordu okerrenak ekiditea dira arretaz aritzeko oinarrizko alderdiak



Tenperatura igoeren aurreko aholkuak

Tenperatura altuen egoerek osasunean eragin kaltegarriak dituzte eta adineko pertsonak, gaixo kronikoak eta 4 urte baino gutxiagokoei eragiten diete maiztasunez. Ez da ahaztu behar, muturreko tenperaturak daudenean, esfortzu fisiko  handiak egiten dituzten pertsonak, lan astunak edo kirol biziak adibidez, tenperatura horien aurren osasun arazo larriak sor daitezke.

Irakurri haunditu Tenperatura igoeren aurreko aholkuak