DYAk 2015eko Ohorezko Bazkideak izendatzen ditu

Hurrengo larunbatean, azaroaren 28an, DYA Gipuzkoa Elkarteak, Ohorezko Bazkideen ohiko izendatze ekitaldiaren bidez, bere lan humanitario eta sozialaren garapenaren alde 2015 urte guztian zehar egindako ekarpen bereziaren errekonozimendua egingo zaie ondorengo pertsona eta kirol elkarteari:

–         Aiala Zarautz K.E.
–         David Doblas
–         Eli Pinedo
–         Haimar Zubeldia
–         Imanol Agirretxe
–         Jose Luis Korta
–         Julian Iantzi
–         Kike Amonariz
–         Mikel Orbañanos
–         Pirritx, Porrotx eta Marimotots

”Zure eskuek bizi bat salbatu dezakete” lelopean, DYA Gipuzkoak urtero biztanleriari helarazten dion sentsibilizazio kanpainia hedatzen lagundu eta sostengua eman digute, Bihotzeko baten aurrean nola jokatu jakitearen garrantziaz jabetzeko helburuarekin.

Sari bana emango zaio omendutako lagun bakoitzari. Ekitaldi xumea, baina hauek guztiek DYArekiko duten eskuzabaltasuna agerian utziko duena.