DYAk bihotz-biriken suspertzerako teknikak irakasteko probintzia osoan zehar DOAKO jarduerak antolatuko ditu

“Bihotz-gelditze baten ostean lehen 5 minututan jokatuz, pertsonaren biziraupena %70era igotzen da”

Ekainaren 1ean, astelehena, eta “Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete” lemapean, DYAk 4.urtez jarraian “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.

Horretarako probintziako puntu ezberdinetan stand bat jarriko dugu, non nahi duen pertsona orok doan erreanimazioaren oinarrizko mugimenduak ikasi ahal izango ditu.

Gainera, BBS/RCParen teknika oso erraza da—asimilatzeko 10 minutu soilik dira beharrezkoak, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere sexua edo adina edozein dela ere.

Momentuz ondorengo herrietan eta datetan egotea aurreikusia dago:

Maiatzaren 29a, ostirala goizez, 17:00etatik 20:00etara:

  • Azpeitian:    Txikia plazan
  • Errenterian: Koldo Mitxelena plazan
  • Usurbilen:    Frontoian

Cartela- BBS-Agirretxe   Iantzi BBS_alta

Ikusi bideoa (Usurbil)                                                Ikusi bideoa (Azpeitia)

Maiatzaren 30a, larunbata arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara:

  • Hernani:  Berria plazan
  • Hondarribia:   San Pedro kalean
  • Ordizia:       Nagusia plazan
  • Tolosa:        Triangelu plazan

Cartela--BBS-Pinedob   Cartela--BBS-Orbañanosb

Ikusi bideoa (Hernani)                                             Ikusi bideoa (Hondarribia)

Cartela- BBS-Amonarriz   Cartela- RCP-Zubeldia

Ikusi bideoa (Tolosa)                                                Ikusi bideoa (Ordizia)

Maiatzaren 31a, igandea goizez, 10:00etatik 13:00etara:

  • Bergara:   San Martín plazan
  • Zubieta:   Kirol instalazioak ( Errealaren laguntzarekin) 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Cartela--BBS-P-P-eta-Mb

Ikusi bideoa (Bergara)

Ekainaren 1a, astelehena goizez, de 10:00etatik 13:00etara:

  • Donostia:    EHUko campusean (Aularioa)

Ekainaren 6a, larunbata goizez, 10:00etatik 13:00etara:

  • Donostia:    Alderdi Eder-en
  • Eibar: Urkizu ibilbidea
  • Zarautz:   Munoa plazan

Cartela--RCP-Doblasb   Cartela--BBS-P-P-eta-Mb

Ikusi bideoa (Donostia)                                                Ikusi bideoa (Eibar)

Cartela--RCP-Aiala-Zarautzb

Ikusi bideoa (Zarautz)

Animatu ekintza honetan parte hartzera! Eta era berean lagun iezaguzu mezu hau zabaltzen zure lagunei, familiarteko, edo lankideei Youtuben DYAko kanalean jarri dugun bideoa helaraziz. Guztien artean bizitza asko salbatu ditzazkegu.