Dispositibo berezia Donostiako egunerako

Gaueko urtarrilaren 19ko 22:00etatik, urtarrilaren 21eko 01:00etara arte, Donostia Kulturak antolatutako jardueretan gerta daitekeen intzidentzia ororori aurre egiteko eta Osakidetza Emergentziak-ekin elkarlanean aritzeko dispositibo berezia zabalduko du DYA Gipuzkoak.

Gauzak horrela, Konstituzio plazako banderaren igoera eta jaitsieran zehar, Elkarteko bi anbulantzia Alde Zaharraren inguruan egongo dira (Sarriegi plazan eta Ijentea kaleetan). Udal Liburutegiko arkupeetan ere Osasun Postu Aurreratua instalatuko da.

Azken urteetan ohikoa izaten ari den bezala, DYA Haur Danborrada ere zaintzen egongo da, Ijentea eta Hondarribia kaleetan anbulantzia batekin leku bakoitzerako.

Hiritar merezimenduaren dominen banaketa eta 2023ko Urrezko Danborra emateko ekitaldien estaldura emango dugu ere.