DYAren aholkuak hotzari modu onenean aurre egiteko

Data hauetan ohikoa den bezala, hotza heldu zaigu. Urteko beste sasoietan burutik ere pasatzen ez zaizkigun arazoak agertzen dira hotzarekin, baina badaude haiek saihesteko har daitezkeen neurriak ere. Ondoren aholku erraz batzuk ematen dizkizuegu hilabete hauek ahalik eta modu onenean pasatzeko, gaixotasunak eta istripuak saihestuz.

Etxean

1. Funtsezkoa da, etxea berotzea baino gehiago, beroak ihes ez egitea. Hori dela eta, ate eta leihoen isolamendua ikuskatu egin behar da, eta beharrezkoa bada haiek konpondu.
2. Etxebizitzaren tenperatura egokiak 22ºC ingurukoa izan behar du.
3. Etxeko bero iturria gas galdarakoa bada, aldian behingo berrikusteak egunean mantentzea eta etxean CO detektagailuak jartzea gomendagarria da. Azken honek abisatu egiten du gas isuria atzematen badu, gas hau detektaezina delako eta oso intoxikazio larriak sor ditzakeelako. Buruko min, zorabio, ahultasun, urdaileko min, okada edo eta nahaste sintomen aurrean, CO bidezko intoxikazioaren aukera balioetsi behar da, leihoak ireki, galdara itzali eta 112ra deitu.
4. Estufa elektrikoak edo su-ontziak erabiltzen badira ez jarri hauen ondoan sua har dezaketen objetuak, kasu hauetan sute arriskuari arreta handia jarri behar zaio.
5. Hotza eginda ere, egunero etxea minutu batzuetan zehar aireztatzea gomendatzen da.

Kanpoan

1. Dagoen tenperaturaren araberako arropa janztea. Arropa gutxi janztea bezain txarra da gehiegi janztea, izerditzea eta gero tenperatura-aldaketa handiak izatea.
2. Hobe da hainbat arropa geruza fin janztea jantzi lodiegiak janztea baino. Ez ahaztu txanoa, eskularruak eta oinetako iragazgaitzak eramateaz.
3. Arreta izan lurzoruan egon daitezkeen izotz plakekin, erorketak saihesteko.
4. Eguzkia badago, eta batez ere elurretan jarduten bagara, ez ahaztu eguzkitako krema.

Bidaiatzen bada

1. Bidaia luzea egiteko asmoa baduzu, kontsulta itzazu aldez aurretik aurreikuspen meteorologikoak eta errepideen egoera.
2. Ikuska ezazu ibilgailua, izotzaren aurkako likidoari eta erradiadorearen ur mailari arreta berezia jarriz. Era berean, elurte arriskua dagoen eremuak igaroko badituzu, ziurta zaitez kateak eramateaz.
3. Bidearen baldintzetara egokitu gidatzea.

Hotzarekin lotutako gaixotasunak ekidin

1. Eskuen garbitasunari garrantzia berezia eman, arnas infekzioak eragiten dituzten germenak errazago hedatzen baitira hotz garaietan.
2. Hotzeriak harrapatuta bagaude, sudurra eta ahoa estali eztula eta doministiku egiterakoan, beste pertsona batzuk ez kutsatzeko.
3.Organismoaren defentsak areagotzen laguntzen duten bitaminak dituzten elikagaiak hartu (C Bitamina).
4. Hotzarekin lotutako ezkatatzeak eta erroitzeak saihesteko azala zuzenki babestu eta hidratatu.
5. Neurri hauek guztiak pertsona ahulenekin, gaixo kroniko, ume eta adin handiko pertsonekin areagotu egin behar dira.