DYAren udako DOAko kolonia irekietan izena eman daiteke dagoeneko

15 eta 18 urte bitarte badituzu, eta uda honetan zerbait berria probatu nahi baduzu, zatoz gurekin aste bat pasatzera.
Ekaina, uztaila eta abuztuaren artean banatutako 6 asteetan zehar eta 12 pertsonetako taldeetan banatuta, 6 egunetan zehar, Elkarteko boluntariotza arlo desberdinak ezagutzeko aukera izango duzu, bertan egiten den boluntariotza lanarekin zerikusia duten praktikak, simulakroak eta jarduerak eginez. Azken finean, DYA Gipuzkoako boluntario izateak zer esan nahi duen sentitzeko aukera izango duzu.

Collage-WEB-1

Osasun laguntza, gizarte zerbitzuak, mendiko, uretako eta errepideko erreskatea, koordinazioa… hauek dira, begiraleen eta boluntarioen laguntzaren bitartez ezagutuko diren boluntariotza arloetako batzuk. Hau guztia dohainik eta dinamikak eta tailerrak erabiliz.

Pasa ezazu aste desberdin bat gurekin! Egin behar duzun gauza bakarra, 943 46 46 22 zenbakira deitzea da edo e-mail bat bidaltzea aisialdia@DYAgipuzkoa.com helbidera datu hauekin: Izen-abizenak, helbidea, posta kodea, herria, adina, e-maila, telefonoa eta zure eskolaren izena.

Honako aste hauetan parte har dezakezu:
Ekainak 25, uztailak 2, uztailak 9, uztailak 16, uztailak 23, uztailak 30, abuztuak 6 eta abuztuak 20.

Informazioa PDF formatuan deskargatu.