Autobabes Planak

Azaroak 2ko 277/2010 Dekretuak, larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes betebeharrak arautzen dituenak, pertsonentzat, hauen ondarearentzat edo ondare kolektiboarentzat arrisku egoerak sor ditzaketen jarduera, zentro, establezimendu, espazio, instalazio edo areto desberdinek Autobabes Plana izatearen beharra ezartzen du Euskadin.

Aipaturiko Plan hau, egin beharreko jardueraren, hura burutuko den ingurunearen, garaiko edo etorkizuneko arriskuen, eta hauek desagertarazteko, murrizteko edo kontrolatzeko prebentzio neurrien ikerketa zehatza besterik ez dena, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak bereziki akreditatutako Teknikariek egin behar duten lana da, Dekretuak berak ezarritako eduki eta ezarpenei lotuta.

DYA Gipuzkoak, hamarkadetako esperientzia duena mota eta tamaina guztietako ekitaldien prebentzio estaldurak egiten, Autobabes Plan hauek lantzeko behar bezala akreditutako giza taldea ere badu. “Giltza eskura” zerbitzuak eskaintzeko beharrezko baliabideak ditu: Plana landu, Eusko Jaurlaritzan erregistroa eman, beharrezko baliabideen eta jarduera protokoloen erabilera egin, eta operazioen zuzendaritza burutu ekitaldia garatzen den bitartean.

Kultur, kirol edo jai ekitaldiaren bat antolatzen ari bazara, eta honen Autobabes Plana egiteko gure laguntza nahi baduzu—edo konponbide orokor bat—, soilik 943 46.46.22ra deitu edo  hemen klik egin behar duzu.

foto-planes-autoproteccion_web2