Formazioa

Larrialdi egoeratan jokatzen jakitea erraza da. Eta batzuetan bizitza bat salbatzeko nahikoak dira ezagutza soil batzuk.

Horregatik, duela 50 urtetik hona, DYA Gipuzkoan arrakasta handiarekin ari gara formakuntza ematen Lehen Sorospenetan, istripuen prebentzioan, bide-segurtasunean, edo osasuna eta ongizatean, adin guztietako pertsonei eta aurretiko osasun trebakuntzarik gabe.

Programa horien artean jarraian aipatzen diren ikastaroak nabarmendu daitezke:

•    Neurrira egindako Lehen Sorospen ikastaroa.
•    Bihotz-Biriken Suspertzea eta Kanpoko Desfibrilatzaile Erdi-Automatikoen Erabilera (BBS/KDEA).
•    Istripuen prebentzioa etxean eta enpresan.
•    Alkohola eta drogen kontsumoaren zaintza.
•    Sexualitate arduratsua.
•    Autobabesa eta Lehen Sorospenak Mendian.
•    Osasun haurtzaroan.
•    Bide-segurtasuna.
•    Haur Hezkuntzako haurrentzat Clown-ak higieneari buruz, hondartzako portaerari buruz…

Programa teoriko-praktikoak, ikus-entzunezko baliabideekin lagunduta eta taldeari egokitutako metodologiarekin, saioak hobeto aprobetxatzea bermatzen dutenak. Gainera, DYA Gipuzkoak irakasle-zorro zabala du, eta horien artean medikuntzan, erizaintzan, larrialdietan, psikologian, herritarren segurtasunean, irakaskuntzan… esperientzia handia duten profesionalak daude.

Sail hauetako batean formazioa jaso nahi baduzu, aholkua emango dizugu eta neurrira egindako programa bat prestatuko dugu, noiz, non eta nahi duzun orduan, eta, jakina, baita Euskaraz ere, hala nahi baduzu. Bai partikularra bazara, bai enpresa, ikastetxea, erakundea… bazara, larrialdiaren arloan dituzun prestakuntza-beharrak bete ditzakegu.

Era berean, instalazio propiorik ez baduzu, gureak eskainiko dizkizugu kostu gehigarririk gabe, eta, gainera, ikastaro horietako batzuk modu erdi-presentzialean egin daitezke, online zati batekin, horiek egitea errazteko.

Gure eskaintza ezagutu edo konpromezurik gabe guk proposamen bat neurrira prestatzea nahi baduzu, soilik 943 46 46 22ra deitu edohemen klik egin behar duzu.