Nahia Programa

DYA Gipuzkoaren Nahia Egitasmoa zaintza paliatiboak  jasotzen ari diren pazienteei, edo beren egoera fisiko edo mentalarengatik desio berezi bat betetzeko arazoak dituztenei  zuzenduta dago.

Eskainitako aukerak, interesa duten pertsonen nahiak bezain zabalak dira, eta, adibide batzuk jartzearren, honen antzekoak izan daitezke: Arantzazu Santutegira joatea, Hondarribiko hondartza zapaltzea, pertsona berezi bat bisitatzea, Errealaren edo Eibarraren partido batean egotea, edo Igeldo Mendira igotzea.

Hau da gure zeregina: Egi bihurtzen laguntzea.

Honetarako, baliabide teknikoak eta bereziki egokitutako ibilgailuak ditu Elkarteak, baita pertsona guzti hauek berme osoz zaintzeko espreski prestatutako boluntarioak ere.

DYA Gipuzkoak Mugarik gabeko Paliatiboen elkartearen laguntza ere badu, DYAren zerbitzuak eskaini zaizkie, eta harreman estua mantentzen da, Autonomia Erkidegoan eta Estatu mailan aitzindaria den programa berritzaile hau egi bihurtzeko,

Gainera, DYA Gipuzkoaren zerbitzu berri hau erabat doakoa da. Esperientzia honek maitasun, gertutatsun eta solidaritate bultzada bat izan nahi du gaixo dauden pertsona horientzako, baita une zail horretan dauden senideentzako.

Informazio zabalagoa lortzeko nahikoa da eguneko edozein momentutan 943 46 46 22 telefonora hots egitea.