Zaintza Prebentiboa

DYA era berean larrialdi bat gertatu baino askoz lehenago presente egoten da: kirol eta kultur jarduera eta jarduera ludiko pilo batetan, non parte-hartzaileen eta ikusleen kontzentrazioa arrisku bat izan daitekeen, arriskuak ebaluatuz, planifikatuz eta laguntza prebentiboko dispositiboak jarriz.

Urteetako esperientziarekin, mota hauetako beharren gestiorako bereziki lan egiten duen departamentu batekin eta mota guztietako autobabes planen elaboraziorako Eusko Jaurlaritzako gaitasuna duten Segurtasun Zuzendariekin, DYA Gipuzkoak urtero tamaina guztietako 2.000 ekitaldi ingurutan parte hartzen du, bere ibilbidean zehar ondoren aipatzen diren antzeko ekitalditan parte hartuz:

  • Bilbon ospatutako Formula 3ko World Serieak
  • Behobia-San Sebastianeko hainbat edizio
  • Lasarteko Nazioarteko Krosa.
  • Euskal Herriari Itzulia, Bidasoako Txirrindulari Itzulia edo Donostiako Klasika bezala Erkidegoan ospatzen diren txirrindularitza proba nagusiak.
  • Donostiako Aste Nagusia bere ikuskizun pirotekniko jendetsuekin, edo Kontxako estropadak
  • Kilometroak, Ibilaldia eta Nafarroa Oinez.
  • Bakeagatik 2006an Donostiako Zurriola hondartzan antolatutako makro kontzertua, U2, Rolling Stones, Bruce Springsteen…bezalako kontzertu jendetsuak.
  • El Rocioko erromeriaren hainbat edizio Huelvan.
  • Euskal-Nafar Txapelketako rallyak eta Asturiaseko Printzea Rallyaren hainbat edizio.
  • Enduroko munduko txapelketarako baliozko probak Munitibarren.
  • Beteranoentzako Atletismoko Munduko Txapelketa eta Europako Txapelketa.

Kultur, kirol edo jai ekitaldiaren bat antolatzen ari bazara, eta gure laguntza nahi baduzu, soilik 943 46.46.22ra deitu edo hemen klik egin behar duzu.