Eskumuturreko identifikatzaileak haurrentzat Kilometroak-en

Txikienen segurtasunean eta ongizatean pentsatuz, DYA Kilometroak-ekin elkarlanean ariko da ibilbidean zehar eskumuturreko identifikatzaileak banatuz.

Bertan haurraren izena idatzi daiteke, senitarteko edo lagun baten telefono zenbaki batekin batera, beharra izanez gero, erraz lokalizatu ahal izateko.

Eskumuturrekoak lortzeko nahikoa da planoan agertzen diren 3 gunetakoren batera gerturatzea, ibilbideak izango dituen 3 sarrerekin bat datozenak, hain zuzen ere.

Mapa-localización-pulseras2