Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

DOAKO Haurtzaroaren Astea. Donostia

18 Iraila /10:00 am - 22 Iraila /12:00 am

| Free

40 urte larrialdiez arduratzeak zerbait erakutsi badigu zera da, prebentzioa dela gako nagusiena istripuak gutxitzeko eta gaixotasunak ager daitezen saihesteko. Hori dela eta, DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskola, biztanlerian zehar prebentzioa DOAN zabaltzearen aldeko apustua egiten ari da azkenaldian.

Elkarteak bereziki haurrak eta dituzten premietan jardungo du. Horretarako, “Haurtzaroaren astea” sortu du, non, eguneroko hitzaldiekin eta tailerrekin, euren zaintzapean haurrak dituztenek, gerta daitezkeen istripu edo arazoen aurrean ager daitezkeen beldurrak gal ditzaten.

Hitzaldiak eta tailerrak egunero izango dira irailaren 18tik 22ra, 10:00etatik 12:00etara DYAk Intxaurrondon duen Boluntariotza eta Formakuntza Gunean (Baratzategi 10).

Jarduera hauen edukiak ondorengoak izango dira:

  • Astelehena 18: Haurtzaroko Istripuen Prebentzioaren inguruko hitzaldia. Bertaratzen direnek haurrak mugitzen diren inguruetan zein arrisku dagoen identifikatzen ikastea nahi da saio honekin, eta ahal den neurrian istripuak ekiditea: etxebizitzan, jolastokian zein kalean.
  • Asteartea 19: Haurrek dituzten ohiko arazoen inguruko hitzaldia. Garrantzia handirik ez duten egoeren aurrean izutzen gara askotan. Hitzaldi honetan beldurrak galduko dira eta egitan zein egoerek kezkatu behar gaituzten identifikatuko da.
  • Asteazkena 20: Bihotz Biriken Suspertze Tailerra. Edoskitzaile zein haurretan suspertze teknikak ikasi eta praktikatuko dira, baita itolarri egoeretan gauzatu beharreko teknikak ere.
  • Osteguna 21: Elikadura egokiaren inguruko hitzaldia. Garapen fisiko eta intelektuala egoki eman daitezen elikaduraren garrantzia ezin da zalantzan jarri. Hitzaldi honetan oinarrizko jarraibideak emango dira edoskitzaile zein eskola adinetan dauden haurrak elikatzeko, guztitik jateko elikadura orekatua eramatea lortzeko trikimailu errazekin batera.
  • Ostirala 22: Haurrek jasaten dituzten ohiko istripuen aurreko Lehen Sorospenen inguruko hitzaldia. Etxeko txikienak istripu gehien izaten dituztenak dira, eta gurasoengan kezka gehien sorrarazten dituztenak. Hitzaldi honekin traumatismo, zauri, erredura, kutsadura eta antzeko egoeren aurrean zer egin ikasiko da.

 

Jarduera guztiak parte-hartzaileak izango dira oso, non, azaldutako eduki teorikoez gain, gerturatutakoen lekukotasunak eta parte-hartzaile guztien kontsultak eta iritziak mahai inguru batean azalduko diren.

 

Izen ematea:

Izen-abizenak (derrigorrezkoa)

Zure e-posta (derrigorrezkoa)

Harremanetarako telefonoa (derrigorrezkoa)

captcha

Pribatutasun-politika onartzen dut.

 

 

 

 

 

 

 

Pribatutasun-politikaren terminoak eta baldintzak eta datu pertsonalen tratamendua DYA Gipuzkoaren webgunean.

DYA Gipuzkoak jakinarazten dizu emandako datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko direla, 1999ko abenduaren 3ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera. Datu horiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo eguneratzeko eskubidea duzu. Horretarako, eskaera info@dyagipuzkoa.com helbidera bidali behar duzu, edo mezu elektroniko bat bidali dezakezu DYA Gipuzkoara Mendigain, 30 bajo Donostia-San Sebastián 20014 (España). DYA Gipuzkoak konpromisoa hartzen du datu horiek enpresak garatzen dituen jarduerak jakinarazteko eta horiei buruzko informazioa emateko bakarrik erabiltzeko.

Details

Start:
18 Iraila /10:00 am
End:
22 Iraila /12:00 am
Cost:
Free

Organizer

DYA Gipuzkoa
Phone:
943 46 46 22
Email:
Website:
www.DYAgipuzkoa.com

Venue

DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunea
Baratzategi 10, Donostia, Gipuzkoa España
+ Google Map
Phone:
943 46 46 22