Gertakizun eta instalazioetan arriskuak ekiditeko exijentzia

Indarrean dagoen legeriak, Autobabesaren Euskal arauaren (277/2010 dekretua) bidez, Autobabes-Plan bat ezartzera behartzen du instalazio jakin batzuen, jarduera industrial nahiz gertakizun ezberdinen kasuan, non, arrisku garrantzitsuenak identifikatuko diren eta hauek gutxitzeko edo deusezteko neurriak hartuko diren. Gainera, plan honek erantzun-prozedurak izan behar ditu larrialdi posibleetarako, neurri eta garatu beharreko jarduerak sortuz eta gainontzeko larrialdi zerbitzuak ohartarazteko.

Ikuskizun publiko eta jolasetako jardueren kasuan, espazio itxi edo balizko egitura itxieta, 300 pertsona baino gehiagoko edukierarekin, edo 28 metro edo gehiago duen ebakuazio altuera duten eraikinetan autobabes-plana beharrezkoa da. Kanpoan diren ekintzetan aldiz, edukiera 100.000 pertsona edo gehiagorentzat den kasuetan ere beharrezkoa litzateke. Dokumentu hau ez edukitzeak, beste neurri batzuk hartzeaz gain, ekintza betetzea galeraz dezake.

Bestalde, plan hauen lantzea, pertsonal tekniko eskudunek egin beharrekoa da, larrialdiei aurre egiteko eta meteorologia zuzendaritzak ziurtatua, 2012ko abuztuaren 3ko ordenaren bidez arautua.

Zentzu honetan, DYAk, plan hauek lantzeko bereziki prestatu eta ziurtaturiko pertsonala edukitzeaz gain, hainbat urtetako esperientzia gordetzen du, era guztietako ekintzen planifikazio eta estalduretan, prestatutako giza baliabide zein teknikoak edukiz, edozein gertakizunen aurrean behar bezala jokatzeko.

Informa zaitez inolako konpromisorik gabe! 943 46 46 22 telefonora deituz edo zerbitzuak@DYAgipuzkoa.com helbidera korreo elektroniko bat bidaliz.