Gizarte Balioei DYA Saria 2015

Azaroak 23an, astelehena, Donostiako DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean, Gizarte Balioei DYA Saria 2015 Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango zaio, irabazi asmorik gabeko Elkarte bat zeinen lehentasunezko helburua den elikagai-zarrastelkeriaren aurka borroka egitea.

Sari hau, elkartasuna, talde-lana, esfortzua edo konpromisoaren sustapenarekin konprometituta dauden pertsonak edo erakundeak publikoki ezagutzera emateko sortua izan dena, gure erakundearen apostu sendo baten barruan kokatzen da, baina ez soilik balore hauen galera ekiditeko, belaunaldi berriei eskaini diezaiekegun ondarearen parte izaten jarrai dezan ahalbidetzeko baizik.

Zentzu honetan, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak 1997 urteaz geroztik dihardu lanean oso egoera larrian bizi diren pertsonen elikadura-beharrei erantzuteko asmoz.

Jasotako dohaintzen eta egiten dituzten elikagai bilketa kanpainen bidez, hornikuntzen egoeraren egiaztapen eta gainbegiratze lan neketsuarekin eta hauen eguneroko banaketaren antolaketarekin batera, Elikagaien Bankuak gipuzkoako milaka familientzat beren mantenu nagusietako bat izaten jarraitzen du.

Elkarte honek eskaintzen dituen laguntzetara heltzen diren familien kopurua azken urte honetan egonkortu egin bada ere, hainbat igoera urteren ondoren, oraindik ere haien beharrean dauden pertsonak asko izaten jarraitzen dute. Azken bi urteetan, laguntza hau jasotzen duten pertsonen kopurua % 11 areagotu da Gipuzkoan, eta % 27 pobrezia larria jasaten duten pertsonena.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak merezimendu osoz jasoko du, inolako zalantzarik gabe, eskainiko diogun errekonozimendu xume hau, burutzen duen lan honengatik.