Heziketa Segurtasunean eta Prebentzioan

Adin guztietarako Ikasgai-zerrendak eramaten ditugu zure ikastetxera

Ikasturte berria hasi da eta neska-mutilen bizkar-zorroak matematikak, hizkuntza, zientziak, euskara… ikasteko liburuz bete dira.

Zergaitik ez dizkiegu haien garapen pertsonalarentzako hain garrantzitsuak diren lehen sorospenen, sexualitate arduratsuaren, alkohol eta drogen kontsumoaren, bide-segurtasunaren, higienearen edo istripuen aurkako prebentzioaren ezagutzak ere eskaintzen? Zergaitik ez dugu ziurtatzen istripu eta larrialdi ohikoenen aurrean zer egin jakin dezatela?


DYAn 4 hamarkada baino gehiagoko esperientzia dugu adin guztietako ikasleei materia hauek ematen, eta maila bakoitzera egokitutako metodologia didaktikoak ditugu garatuak: txikienentzako antzerki hezigarriak, simulazioak, lantegi praktikoak, bideoklipak… https://www.youtube.com/watch?v=WHwQldhC9qs&feature=youtu.be

Gainera, zuen Zentrora hurbil gaitezke nahi duzun ordutegian, edukia eta jardueren iraupena zuen behar zehatzetara egokitu ditzakegu, eta haiek euskaraz edo gaztelaniaz eman.

Ikasturte berri honetan jar ditzazu zure ikasleen esku edozein adinetan era didaktiko eta praktikoan ikas daitezkeen ezaguera erabilgarriak.

Gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu, inongo konpromisorik gabe, 943 46 46 22 telefonoaren edo irakaskuntza.eskola@DYAGipuzkoa.com posta elektronikoaren bidez. Anima zaitez!