Itzulera seguruetarako aholku erabilgarriak

Bidaia aurrez antolatzea eta ordu okerrenak ekiditea dira arretaz aritzeko oinarrizko alderdiak

Ezbeharrak eta zirkulazio arazoak ekiditeko asmoz, beren ibilgailuak udarako hilabete hauetan erabiliko dituzten gidariei zuzendutako gomendio batzuk emango ditugu:

1.    Zure ibilgailua egoera hobeezinean dagoela bermatu: ibilgailuaren azterketa osoa egitea da hoberena, nahiz eta ezin ditugun honako puntuak ahaztu: likido eta isurkari mota desberdinen mailak (motorraren olioa, balazta likidoa, antiizozgailua…), pneumatikoen egoera (errodadura marrazkiaren sakontasuna eta presioa), argiak eta pilotuak.

Ordezko gurpila egoera onean dagoela egiaztatu, eta gurpil aldaketa egiteko tresna guztiak daudela begiratu. Txaleko islatzailea eta triangelu homologatuak ditugula ziurtatu.

2.    Bidaia aurrerapenez antolatu. Aukera baduzu,  Trafikoko Zuzendaritza Orokorrak (DGT-ak) ezarritako “puntako” orduetan ez atera, www.dgt.es web gunean ikus daiteke.

3.    Bidaia ahalik eta baldintza hoberenetan hasi. Bidaiaren aurreko egunean behar bezala deskantsatzen saiatu. Sendagairik hartzen ari bazara, logura eragiten ez duela egiaztatu eta tratamenduan zehar gidatu daitekeen ala ez galdetu.

4.    Bidaian zehar zure egoera fisikoa zaindu. Neke edo logura aztarnarik agertuz gero, gerlditu eta atseden hartu. 2 orduko geldiadi bat egitea gomendatzen da, paseo txiki bat eman eta aire garbia arnasteko.

Bidean zehar ez egin janari oparorik eta ez edan alkoholdun edaririk.

5.    Ibilgailuko bidaiari guztiek seguru joan behar dute. Denek eraman behar dute segurtasun uhala jarrita, eta adin gutxikoak, beren adinei dagozkien aulki homolagatuetan joango dira.

6.    Auto-ilaran gidatzen bazoaz adi ibili. Ibilgailuaren abiadura bidaren baldintzetara egokitu, segurtasun tartea beti mantendu, ahal den neurrian aurreratzeak saihestu, eta aurreratu behar baduzu, maniobra bakarrean ez aurreratu bi ibilgailu baino gehiago.