Kalitate Ziurtatua

Ondo egindako lanari buruzko kezka etengabea izan da DYAren jaiotzatik. Ez alferrik, pertsonekin tratatzen dugu eta horrek beti eraman gaitu baliabide asistentzial onenak eta ahalik eta prestakuntzarik onena bilatzera.

Baina 2006an pausu bat gehiago eman genuen: 2007an AENORengandik ER-1503/2007 zenbakiarekin ziurtatua izan zen Kalitatearen Kudeaketa Sistema garatu eta ezarri genuen.

Hasieran, larrialdien arreta, mota guztietako ekitaldietan erabiltzen ditugun osasun estaldura prebentiboko dispositiboak, eta Lehen Sorospenean, Ur-Sorospenean eta Kanpoko Desfibrilatzaile Automatikoen (DEA) erabilerako formazio programak barne hartu zituen.

2012an AENORekin eremu berri bat ziurtatzea lortu genuen: gizarte zerbitzuak. Horregatik, gaur egun, DYA Gipuzkoak bere jarduera guztietan bere erabiltzaileen asebetetzera eta etengabeko hobekuntzara orientatutako lan-metodologia du.

DYA Gipuzkoaren Kalitate Politika hemen kontsultatu.

aenoriqnet_dya-