Opor seguruetarako aholku erabilgarriak

Errepideak ibilgailuz betetzen dira eta horrekin batera, ezuste bat izateko aukerak igotzen dira

Gertu dira udarako oporrak, eta honek errepide bidezko milioika lekualdatze dakartza. Nahiz eta gehiengoak hilabeteetako hamabostaldien hasiera eta hamaieran pilatzen diren, herri festak direla eta, asteburuetako mugimendua ere ikaragarria da. Hortaz, ezusteko bat jasateko arriskua ere hazten da.

Ezbeharrak eta zirkulazio arazoak ekiditeko asmoz, beren ibilgailuak egunotan erabiliko dituzten gidariei zuzendutako gomendio batzuk emango ditugu:

1. Zure ibilgailua egoera hobeezinean dagoela bermatu. Aurreko egunetan ibilgailua tailer batetara eraman eta azterketa osoa egitea da hoberena. Hau ezinezkoa bada, ahaztu ezin ditugun puntuak dira: likido eta isurkari mota desberdinen mailak (motorraren olioa, balazta likidoa, antiizozgailua…), pneumatikoen egoera (errodadura marrazkiaren sakontasuna eta presioa), argiak eta pilotuak.

Txaleko islatzailea eta 2 triangelu homologatuak ditugula ziurtatu behar dugu ere, hauen erabilera beharrezkoa izango balitz ere.

2. Bidaia aurrerapenez antolatu. Aukera baduzu, “puntako” orduetan ez atera, eta denboraz bazoaz, bide azkarrak ez izan arren trafiko dentsitate gutxiagoa duten bideak aukeratu.

Nolanahi ere, gogora ezazu DGT-aren bidez errepideen egoera kontsultatu daitekeela.

3. Bidaia atseden hartuta hasi. Bidaiaren aurreko egunean behar bezala deskantsatzen saiatu. Sendagairik hartzen baduzu, logura eragiten ez duela egiaztatu  bai eta tratamenduan zehar gidatu daitekeela.

4. Bidaian zehar zure egoera fisikoa zaindu. Neke edo logura aztarnarik agertuz gero, gerlditu eta atseden hartu. Arau gisa, 2 orduko geldiadi bat egitea gomendatzen da, paseo txiki bat eman eta aire garbia arnasteko.

Bidean zehar ez egin janari oparorik eta ez edan alkoholdun edaririk.

5. Ibilgailuko bidaiari guztiak seguru joan behar dira. Denek eraman behar dute segurtasun uhala jarrita, eta adin gutxikoak beren adinei dagozkien aulki homolagatuetan joan behar dira.

6. Auto-ilaran gidatzen bazoaz adi ibili. Ibilgailuaren abiadura bidaren baldintzetara egokitu, segurtasun tartea beti mantendu, ahal den neurrian aurreratzeak saihestu, eta aurreratu behar baduzu, maniobra bakarrean ez aurreratu bi ibilgailu baino gehiago.

Bidai on eta gogoan izan garrantzitsuena denok etxera itzultzea dela.