Zer egin jakingo zenuke istripu bat topatuko bazenu?… Eta inork bihotz-gelditzea jasango balu?

Gure ikastaroekin ikas dezakezu

DYAko Irakaskuntza Eskolak Lehen Sorospeneko programa desberdinak garatzen jarraitzen du, probintziako herri askotan, edozein pertsonari zuzendutakoak, eta aurretiko osasun ezaguerak izan gabe, larrialdi edo istripu bat jasan edo ikusten duenerako zer egin ikasi nahi duen guztiarentzat. Programa hauek oinarrizkoak dira, kontzeptu teoriko eta hainbat tailer praktikoekin, non ikasleak ikasitako ezaguerak aplikatu ditzakeen eta egoera errealen alegia egin.

DYAk gainera, ongizatearen, osasunaren eta prebentzioaren aldeko apostuarekin jarraituz, haurrekin, adineko pertsonekin, gazteekin, emakumeekin, kirolariekin, mendizaleekin e.a. erlazionatutako programa formatiboak ere ematen ditu, talde hauetara eta zuzenki eragiten dieten arazoetara egokitutako ikasgai zerrendekin.

Hori bai, duela urte askotatik hona garatzen ari garen ikastaroak ahaztu gabe, esaterako, Bihotz Biriken Suspertze eta Desfibrilagailuen erabilera (KDA), edo Ur sorospenak.

DYAk “neurrira egindako formazioa” egiten duela ere gogorarazi nahi dugu, edozein talderi zuzenduta, ordutegi aldetik erabateko malgutasunez, eta eskolak euskaraz emateko aukerarekin.

Informazio gehiago nahi baduzu, irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbide elektronikoa erabili edota 943 46 46 22 telefonoara eguneko edozein ordutan hots egin.