Osasun gaietan profesional onak edo sorosle onak izatea garrantzitsua bada, ez da garrantzi gutxiagokoa gidari onak izatea. Munduko argi eta bozina guztiak ez dira nahikoak bolantean gidari arduratsu, zuhur, adi dagoena eta argi bat ez baldin badago... Errepidea irakurtzeko gai dena, atzean daraman pertsonaren ongizateaz kezkatzen dena eta eskuartean daraman ibilgailuari etekinik handiena ateratzeko kapaza dena.

Horrelakoak dira DYA Gipuzkoan nahi ditugun gidariak. Zuk horrelakoa zarela uste baduzu, zergatik ez duzu probatzen gure ibilgailuekin zer sentitzen den?