Gelditu eta Lagundu (Detenerse Y Ayudar).

Pertsona bakarraren ideia eta esfortzuarekin sortutako DYA Gipuzkoak gaur egun 400 boluntario baino gehiago ditu eta ia 40.000 bazkide laguntzaile. Azken hauek emandako dirulaguntzak bitarteko eta baliabide gehiago izatea ahalbidetzen dute Elkartearentzako

ezinbestekoak direnak bere zeregina aurrera eraman ahal izateko.

Urgentziazko laguntza, gizarte laguntza, osasun hezkuntza, hondartzen zaintza, erreskatea... Eta bihar, nork daki? DYA Gipuzkoaren historia bizia da eta zuk aukera duzu idazteko.

Proba egitea gustatuko litzaizuke?

DYA Gipuzkoak heldutasuna lortua zuenean, hamazazpi urte betetzen zituen urtean, zortea bere alde izan zuen: 1989. urtean Elkarteak gipuzkoar guztien artean Gabonetako loteriaren hirugarren saria banatu zuen. Orduan hartutako dirua inbertitzeko erabili zuen DYAk beste behin ere eta gaur egun koordinazio zentroa dagoen egoitzaren lokala erosi zuen, donostiako Zorroaga auzoko Mendigain kaleko 30. zenbakian dagoena.

Elkartea handitzen zihoan ordezkaritza berrien bidez –Usurbilen 1990ean eta Ordizian 2002an– laguntzarako bitartekoak egokituaz eta ekintzarako geroz eta leku gehiago eginez. Gaur egun, bizkarrean urteetako esperientzia duelarik, sorreran zuen ilusio berdina bizirik mantentzen du: