

Jose Antonio Malo eta Rafael Cañadak elkar ezagutzea ezustekoa izan
zen, bigarrena gure probintziatik zebilenean DYA Bizkaiako ibilgailu batekin.
Rafaelek eskuartean zuten proiektuaren berri eman zion eta Jose Antonioren
buruan ideia berri bat gauzatzen hasi zen. Zergaitik ez gure probintzian
DYA bat sortu?
Bilbon DYAren sortzaile eta lehendakaria denJuan Antonio Usparicha doktorearekin
elkartu zen eta beronek emandako animoekin eta laguntzarekin gehiago pentsatzeari
ekin zion. Abian jarri beharra zegoen. Garai hura norbait eritetxera eramatea,
norbere autoan sartu eta zapi zuria leihotik atereaz egiten zen haietakoa
zen eta orduan anbulantzia sare bat sortzea urruti zegoen ametsa bazen ere…
tentagarria ere bazen.
