Urte haietan DYA Gipuzkoa hazten joan zen. Eta gaur egun bezala jendeak emandako laguntzari esker. Dirulaguntza eskaerak egiten ziren eta bestetik bazkideak lortzeko kanpainak egiten ziren. Lortzen zen guztia laguntza gehiago ematea ahalbidetuko zuten ibilgailuak lortzeko erabiltzen zen.
Horrela Elkarteak hiru urte zituenean Zestoan ordezkaritza bat eta Etxegarate gainean beste postu bat jarri zituzten. Laugarren urterako Elkarteak eguneko 24 orduak betetzen zituen zerbitzuan.

DYA Gipuzkoak lehen hilabeteetan erabili zuen materiala aipaturiko bi anbulantziak, konponketetarako autoa (Resa Guipuzcoanak emana) eta Orio gaineko txabola izan ziren. Beranduago lehen lokal soziala lortu zuten Donostiako Kolon Pasealekuan eta bertan bazkide guztiak elkartzeaz gain, boluntario berriei harrera egiten zitzaien eta heziketa jarduerak burutzen zituzten.

Denbora gutxiren buruan ohartu ziren istripuetan edo matxuretan DYA Gipuzkoako ibilgailu eta zentralaren arteko komunikazioaren beharra zegoela. Beste behin, laguntzaileek emandako laguntza ekonomikoak eta makinabat irratizaleen esperientziak irrati bidezko sarea jartzea posible egin zuten.