Laguntza ematen ari diren bitarteko guztien arteko koordinazioak berebiziko eragina du larrialdi egoera batetik gustora ateratzeko. Horregatik DYA Gipuzkoa izan zen lehena Estatu mailan irrati bidezko komunikazio sarea jarri zuena Elkarteko ibilgailu eta pertsona guztiak batuko zituena eta beronen pausoak koordinazio zentro batetik antolatuko zirenak.

Bestalde, koordinazio zentro honek 943 46.46.22 telefonoaren bidez DYA Gipuzkoara iristen den edozein eskaera edo kontsultari erantzuten dio, larrialdi batetik hasi eta errepideen egoeraren berri emateraino.

Irratiak, telefonoak, faxak, ordenagailuak ... Teknologiarik aurreratuena eta oso prestatuak dauden profesionalak helburu amankomun batekin: Elkartearen bitarteko guztiak prest izatea behar duenarentzat.