LEHEN PAUSOA:
BEHARRAK AZTERTZEA

Zerbitzu bakoitza aparteko mundu bat da. Bakoitzak ditu bere arriskuak, arazoak, zailtasuna ... Horregatik gure partehartze eskema beti hobetuz joan da urtez urte eta gure Teknikariak partehartzaile, antolatzaile eta laguntza baliabideen segurtasuna bermatzearren eta laguntza beharrean daudenen beharrak ezagutzearren lan egin behar den eszenatoki bakoitza aurrez ebaluatu egiten dute.

Eszenatoki nahiz egoera desberdinetan jendearen ongizatea bermatzen hiru hamarkada daramatzagu. Eta denbora honetan ikasi eta hobetu egin dugu gure lana. Teknika berriak garatu ditugu eta aurrerapen berriek erraztu egin dute lana.

Baina lehen egunetik gaur arte garbi izan badugu zerbait, hori, eskuartean dugun ardura da. Honek beti profesionaltsunez lan egitera garamatza eta horregatik beti 4 pauso dituen metodologia erabiltzen dugu.
BIGARREN PAUSOA :
PARTEHARTZERAKO PLANA

Behin lan egin beharreko eszenatokia aztertu ondoren, parte hartzeko beharrezkoak diren bitarteko pertsonalak zein materialak nola erabili plan bat egiten dugu DYA Gipuzkoan. Plan honek alderdi guztiak izango ditu kontutan koordinazioa eta beren arteko harremanak jarraitu beharreko pausoak, kanporatzerako guneak, kontuan izan beharreko zaintza eta segurtasun neurriak…

Nork, noiz eta nola jokatu behar duen zehaztuko duen larrialdietarako plan orokorra, DYA Gipuzkoako engranaje guztiek ehuneko ehunean eta zehaztasun osoz funtzionatu dezaten.

HIRUGARREN PAUSOA :
PROFESIONALTASUN OSOZ JOKATZEA

Behin eszenatokian egonik, analisia eta planifikatzea alferrikakoa dira egiten ari dena ez baldin badago maila berdinean. Horregatik DYA Gipuzkoaren konpromezua profesionaltasunarekin lotua dago.

Nabarmendutako jendearen profesionaltasuna. Norbere heziketagatik, nortasunagatik, puntualitateagatik eta prestutasunagatik. Profesionaltasuna mugitutako bitartekoengatik, egin beharreko lanerako primeran prestatuak egonik.

Planteamendu profesionala non bigarren mailako laguntzak kontuan izango diren etengabean egiten ari den zerbitzuaren ebaluazioaren ondoren eta koordinatzaileek emandako aginduen erabateko betetzearen ondoren bajak eta matxurak ordezkatzeko.

 

LAUGARREN PAUSOA :
BERRI EMATEA ETA DOKUMENTATZEA

Zerbitzua amaitu ondoren, gure teknikariek jasotako emaitzen ebaluazioa egiten dute hobetu daitezken puntuen inguruan eztabaidatuaz eta egindako eta emandako laguntzen estatistikak atera ondoren, parte hartzearen txostena egin eta antolatzaileen esku geratzen da. Hau eginez, kalitatea maila guztietan ematen dela ziurtatzen dugu.