Zaintza, larrialdi eta lagunduriko garraioan hiru hamarkada daramazkigu edozein motatako ekitaldietan konponbideak garatzen. Hori dela eta gure baliabideen, nola pertsonalen zein materialen aukera oso zabala da eta laguntza soila ematetik haratago dagoena gainera.
Telekomunikazio sistemak, koordinazio gune mugikorrak, garraiorako autobusak, anti-doping probak egiteko instalazio mugikorrak, argiztapenak, gurpildun aulkietan garraiatzeko egokitutako ibilgailuak, ibilbide luzeak egiteko ZTG mugikorrak...