Gure itsasbazterreko hondartzetan, igerilekuetan, gure ibaietako kirol jardueretan... DYA Gipuzkoako uretako sorosleek urtero erakusten dute beren prestakuntza egoera desberdinetan.

Ura gustoko badezu, guk inork sekula erakutsi ez dizun zerbait erakutsi diezazukegu: besteei laguntzea. Eta noski, horretaz gain ur barruan nahiz kanpoan gerta daitekeen larrialdi momentuetan nola erantzun dezakezun jakiteko beharrezko diren ezaguerak ere erakutsiko dizkizugu.

Uda honetan zerbait berezia egin nahi duzu? Hementxe duzu aukera desberdin bat. Ausartzen zara?