Laguntza lekurik zail eta gogorrenetara eraman behar
denean, bertan gure erreskaterako teknikariak daude. Esperientzia duten sorosleak
eta honetaz gain urpean adituak direnak edo eskalatzaileak, espeleologoak,
errepideetako erreskatean adituak... Pareta batetik askatzeko kapazak diren
boluntarioak edo urpean erantzuteko edo auto barruan harrapaturik dagoen zaurituarengana
autoa zatituaz lehenbailehen iristeko kapazak diren boluntarioak.
Erronka handi bat eta ardura handiago bat. Bidea irekitzearena. Dena delako
egoeretan beharra duenarengana laguntza iristea ahalbidetzea.
Gai zarela uste al duzu?

