Mutrikun.
Herrialdeko errepideetako erreskaterako lehenengo ibilgailuak hornitu ziren,
larrialdi eta ezbehar handietarako koordinaziorako eta uretako eta mendiko
erreskaterako ibilgailu bereziekin batera. Errepikagailu sarea ezarri zen
Elkatearen bitarteko guztien arteko komunikazioa bermatuko zuena. Probintzia
osoan zehar sorospen ikastaroak egin ziren eta boluntario aktiboen kopurua
350era iritsi zen. DYA Gipuzkoak iada 20 anbulantzia zituen
zerbitzuan etengabean eta finantzaketa sistema berdina zen: Gipuzkoar guztiek
trukean ezer jasotzeko asmorik gabe emandako laguntza
Koordinazio
zentroa eta larrialdietarako 46.46.22 telefonoa, jendearen egunerokotasunerako
tresna bihurtu ziren. Honekin batera, Elkartearen ibilgailuen kolore horia
ere halaxe zen, laguntza eta sorospenaren sinonimo, beti prest eta prestatuak
zeuden boluntarioen seinale eta larrialdi zerbitzuetarako teknologiarik aurreratuenaren
adierazle.
Ondorengo
hamar urteetan, Eduardo Tamayo lehendakari egon zen urte berberak, eskuraturiko
lorpen ugariek DYA Gipuzkoa, estima handiko instituzio eta
gipuzkoar guztiek babesturikoa izatea ahalbidetu zuten. Hasteko, laguntza
lurralde osora zabaldu zen ordezkaritzak sortuaz Donostian, Eibarren, Hernanin,
Tolosan, Zarautzen, Errenterian, Antzuolan, Elgoibarren eta