Ate Irekien Jardunaldia Sagues Zabalgunean (Donostia)

DYA Gipuzkoako 45. urteurrenaren ospakizuna dela eta, Ate Irekien Jardunaldia antolatu dugu uztailaren 15ean, igandean. Bertan, herritarrengana gerturatu eta lau hamarkada eta erdi hauetan zehar zaintza eta ongizatearen arloan zein lan mota desberdinetan murgildu  garen erakutsi nahi dugu.

Arrazoi hori dela eta Donostiako Sagües zabalgunean, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:30etara, DYAk bere lana burutzeko erabiltzen dituen ibilgailu eta bitartekoen erakusketa egongo da. Anbulantzia sendagiledunak edo lur-orotarikoak, errepideko, mendiko edo uretako erreskaterako unitateak, gurpil aulkiak garraiatzeko ibilgailu egokituak, motoak, zabalgune haundiak argiztatzeko iluminazio ekipoak, ospitale mugikor bat… Errekurtso hauek bere osotasunean ikusi ahal izango dira DYAko teknikari batek bere funtzionamendua nolakoa den adierazten duen bitartean.

Gainera, “ausartenek” eskalada praktikatu ahal izango dute rokodromo eramangarri batean. Eta etxeko “txikienek” eremu ludiko bat izango dute puzgarriekin, zauri makillaje lantegiekin, plakak egiten ikasteko tailerrekin, eta globoflexia sail batekin.

Stand iraunkor bat ere egongo da. Bertan, doako eran eta minutu gutxi batzuetan, Bihotz-biriketako Bizkortze (BBB) maniobraren oinarriak ikasi ahal izango ditu nahi duen orok, baita guztiok ezagutu behar genituzkeen “ahoz ahoko” eta “masaje kardiako” ospetsuak ere. Eta 17:00etatik 18:00ak arte, familia artean BBBa ikasteko lantegi berezia egingo da heldu eta 6 urtez gorako umeentzat. Etxeko “txikiekin” tarte ezin-hobea pasatzeko beste modu desberdin bat.

12:00etan eta 16:00etan antzerki moduko irudikapen bat egingo da haur txikienentzat, norberaren eta gainerako erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko hondartzan jarraitu behar diren portaera zuzeneko oinarrizko arauak transmititzeko.

12:30etatik 13:30etara, kirolari sutsuenek kanpoko Zumba saio bat izango dute, biztanleria osoari zuzenduta.

Eta Jardunaldia amaitzeko, 18:00etan, erreskate simulazio bat egingo da. Bertan, bere ibilgailu barruan harrapatuta geratutako pertsona bat askatzeko erabiltzen diren teknikak erakutsiko dira, beharrezkoa bada hura moztuz.