Otsailak 4a Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eta DYAk ezin du aukera hau alferrik galdu Minbiziaren agerpena aurre ikustera edoeta hura etapa goiztiarrean antzeman eta sendatzen laguntzera bideratutako hainbat gomendio helarazteko.
Irakurri haunditu Minbiziaren arriskua murrizteko 6 gako
DYA Gipuzkoa Sarrera guztiak
2026 Zoriontsua

Goza ditzagun Gabonak ustekaberik gabe
Eguberriak iristean, plangintza, lanaren banaketa, gehiegikerien zainketa… funtsezkoak dira guztiek egun horietaz ustekabekorik eta kezkarik gabe gozatu ahal dezaten.
Horretarako, data hauetan oreka mantentzen ahalegintzeko eta ustekabekoak saihesteko jarraibide batzuk azalduko ditugu:
EPEA ZABALIK: ENTRENATZAILEENTZAKO Lehen Sorospenetako IKASTAROA
Joan den urriaren 10ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Lehen Sorospenei buruzko prestakuntza izateko betebeharra ezartzen duen agindua argitaratu zen presentzia fisikoa duten lanbideetan diharduten kirol-klubetako langile eta boluntarioentzat.
Larrialdi kasuetan lehen laguntza egokia bermatzearen garrantziaz jabetuta, eta gizartearekin duen konpromisoari leial, DYA Gipuzkoak gaiak eragiten dien pertsona guztien eskura jartzen du eskatutako prestakuntza egiteko aukera.
Araudia betetzen laguntzeko, DYAk abenduan bi deialdi antolatu ditu DYA Boluntariotza eta Formakuntza Gunean, Intxaurrondo auzoan – Baratzategi 10 – Donostia.
- Otsailaren 16 eta 17an, 09:00etatik 12:00etara
- Otsailaren 22an, 09:00etatik 15:00etara
- Otsailaren 29 eta 30ean, 16:00etatik 19:00etara
Eusko Jaurlaritzak onartutako prestakuntza ofiziala da, bertaratutako guztiek araudiak eskatzen duen akreditazio ofiziala lor dezaten.
Gainera, parte-hartzea errazteko, DYA Gipuzkoak aukera ematen du prestakuntza zuzenean kirol-kluben instalazioetan emateko, datak eta ordutegiak haien beharretara egokituz.
San Juan gau magikoan, arriskurik gabe ospatzeko aholkuak
Uztailaren 23an, “San Juan gau” magikoa ospatzen da eta urtearen egun luzeenean mila su piztuko dira. Aurrez festa handi bat izango dena amesgaiztoan bilakatu daiteke, badaezpadako neurriak hartzen ez badira nahigabeko suteak eta erredurak sor daitezkeelako partehartzaileetan. Horiek ekiditzeko DYAk aholku batzuk ematen dizkizue: Irakurri haunditu San Juan gau magikoan, arriskurik gabe ospatzeko aholkuak
Kontuz eguzkiarekin
Larruazala babesteko aholkuak
Eguzkia ezinbestekoa da gure ongizate eta osasunerako. Eguzki-erradiazioa jasotzeak D bitamina sortzen du, eta, horren ondorioz, gure hezurrak osasuntsuago daude, gure aldartea hobetzen du, gure odol-zirkulazioa errazten du, azaleko gaixotasun batzuk sendatzen laguntzen du… Azken batean, eguzkia hartzea oso onuragarria da, baina beharrezkoa den arreta izan ezean, kaltegarria ere izan daiteke.
Hala ere, “beltzaran egoteko” modaren ondorioz, esposizioak gomendatutakoa baino gehiago luzatu dira, babes egokia erabiltzeari utzi diogu “beltzarana jartzeko denbora gutxiago behar izateko”, egunaren erdiko orduak erabiltzen ditugu “beltzaran jartzeko egokienak direlako”… eta, horrela, hamaika mito, gure azala kaltetzea besterik lortzen ez dutenak, atzera bueltarik gabe.
Bai, azalak memoria du, hau da, azaleko zelulek kalteak metatzen dituzte, une jakin batean gaixotasunen bat agertzen den arte, baita azaleko minbizia ere (melanoma eta melanoma ez diren kartzinomak).
Larruazaleko lesioak eragiten dituzten izpiak A edo B ultramoreak dira (UVA edo UVB), babes egokirik gabe, zuzenean eguzkitan edo beltzarantze artifizialeko aparatuetan.
Minbizi askotan bezala, azaleko minbiziaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra funtsezkoak dira minbizi hori ez agertzeko edo lehen faseetan eten eta, horrela, guztiz sendatu ahal izateko. Hona hemen eguzkitan seguru egoteko jarraibide erraz batzuk:
1| Ez egon denbora luzez eguzkiaren aurrean, ezta eguneko erdiko orduetan ere, hau da, eguerdiko 11:00etatik 17:00etara bitartean.
2| Eguzki-krema aplikatu, nahiz eta zerua lainotuta egon, izpi ultramoreek hodeiak zeharkatzen baitituzte.
3| Eguzkitako krema eguzkiaren aurrean jarri baino 30 minutu lehenago eman behar da.
4| Eguzki-babes egokia erabili eta behar bezala aplikatu:
—Eguzki-babesen iraungitze-data begiratu. Askotan aurreko urtekoek ez dute balio izaten.

—Datarik ez badago, eskuineko sinboloari erreparatu behar zaio. Ikur horretan, berme osoz erabil daitekeen aldia adierazten da, hilabeteetan. Epe hori igarota, adibidean 6 hilabete, produktuak propietateak galtzen ditu.
—Erabili babes-faktorea larruazal motaren arabera. Haurrek 50+ babes-faktorea erabili behar dute, eta 6 hilabetetik beherakoak ez dira eguzkipean jarri behar, azala ez baitago prestatuta. Bilatu zure ezaugarriak beheko taulan, zer krema behar duzun jakiteko.

—Produktua gorputz osoan uniformeki eta eskuzabaltasunez aplikatu.
—Arreta jarri oinetako eta belarrietako oinbularrei, askotan ahaztu egiten ditugu eta. Baita buru-azalari ere, ile gutxiko pertsonetan batez ere.
—Aplikazioa maiz errepikatu, 2 ordutik behin gutxi gorabehera, baita bainu luzeen ondoren, 20 minututik gorakoetan. Krema guztiak ez dira urarekiko erresistenteak. Azala lehortu eta ondoren krema aplikatu.
5| Eguzkia ez da igerilekuan eta hondartzan bakarrik hartzen. Gure azala babestu egin behar dugu aire zabaleko jarduerak eguzkitan egiten ditugunean.
6| Kontu handiz ibili elurretan edo uretan ere, gainazal horiek eguzki-izpiak islatzen baitituzte.
7| Babes fisikoak ere erabili, hala nola, txanoak, kamisetak, eguzkitakoak, eguzkitako betaurrekoak… Betaurrekoek kristal homologatuak izan behar dituzte, izpi ultramoreak iragazteko.
8| Ez erabili UVA izpidun beltzarantze-aparaturik. OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) gizakientzako minbizi gisa sailkatu zituen eguzki-oheak. Azaleko minbizia izateko arriskua % 75 handitzen da 30 urte bete aurretik horrelako eguzki-gailuak erabiltzen badira.
9| Gure larruazaleko oreztak eta orinak berrikusi egin behar ditugu, aldaketaren bat edo berrien agerpena antzemateko. Taula honetan, A, B, C, D eta E arauen arabera, medikuarengana eraman behar gaituzten zeinuak agertzen dira:
Azkenik, gogoratu gehiegizkoa den guztia kaltegarria dela, eta, beraz, helburua ez dela izan behar oso beltzaran egotea, eguzkia zuhurtziaz hartzea baizik.
Beti zurekin eta zuretzat

Udaberrian dena ez da polita
Udaberriko alergien aurreko gomendioak
Badira aste batzuk udaberria iritsi zela gurera eta, urtero bezala, eguzkiaz eta eguraldi onaz gain udaberriko alergia kasuen gehikuntza nabarmena ere ekarri du. Biztanlegoaren % 15a, gutxi gorabehera, alergia kasuren batek eraginda egongo da datozen hilabeteetan.
Irakurri haunditu Udaberrian dena ez da polita
Lagundu Laguntzen
EGIN BAT duela bost hamarkada baino gehiago hasi, eta milaka boluntario eta kolaboratzaileren ahaleginari eta grinari esker hazi eta indartu den ahalegin kolektibo honekin.
DYAren ekintza humanitario eta sozialei emandako laguntza, dela denbora emanez, dela baliabide ekonomikoak emanez, erabakigarria izan da Elkartea Gipuzkoako erreferentziazko erakundeetako bat izateko, bai larrialdiari eta prebentzioari dagokienez, bai gizarte-laguntzari dagokionez.
Baina, lorpenak handiak izan arren, nahiago dugu oraindik egiteke dugun horretanentratu. Horregatik, zure parte-hartzea eta laguntza ezinbestekoak dira oraindik.
Gero eta gehiago, zu bezalako pertsona gehiago behar ditugu, ilusio pixka batekin eta besteei laguntzeko gogoz.
DYA Gipuzkoarekin kolaboratu nahi baduzu eta DESBERDINA izateko eta DESBERDINTASUNA markatzeko prest bazaude, boluntario gisa edo proiektua diruz lagunduz, 943 46 46 22 telefonora deitzera edo online inprimaki bat osatzera gonbidatzen zaitugu. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
DYA-ko boluntariotzari buruzko informazioa lortzeko formularioa.
DYA-ri ekonomikoki nola lagundu jakiteko formularioa.
DYA zurekin
ZURE UNE ETA BEHARREKIN KONPROMETITUAK
DYA Gipuzkoan, duela 50 urte baino gehiago jaiotzen ikusi gintuen gizartearekin konprometituak gaude. Eta, harrezkero, gure jarduteko modua pertsonen beharrei erantzutean oinarritua dago. Irakurri haunditu DYA zurekin



