Ahalik eta hobekien eramateko aholkuak
Dagoeneko iraila da, eta horrekin batera haur askorentzat ikasturtearen hasiera iritsi da, buruhauste asko ekartzen dizkiena eurei eta haien familiei. Irakurri haunditu Eskola hasi da!
Dagoeneko iraila da, eta horrekin batera haur askorentzat ikasturtearen hasiera iritsi da, buruhauste asko ekartzen dizkiena eurei eta haien familiei. Irakurri haunditu Eskola hasi da!
Duela hilabete asko, gaur egun pairatzen ari garen eta hainbeste murrizketa eragiten ari zaigun pandemia deklaratu zen. Kontaktu sozial gutxiago dugu, denbora asko daramagu gure senideak ikusi gabe, ezin da ospakizunik egin, maite genituen pertsonak joan egin zaizkigu nahi genuen bezala agurtu gabe, ERTE batean egon gara, edo are okerrago, lanpostua galdu dugu, gure negozioak porrot egin du, gaixotu egin gara eta ondorioekin jarraitzen dugu… Irakurri haunditu Ongizate Emozionala osasuntsu bizitzeko
DYA Gipuzkoan, duela 48 urte jaiotzen ikusi gintuen gizartearekin konprometituak gaude. Eta, harrezkero, gure jarduteko modua pertsonen beharrei erantzutean oinarritua dago. Irakurri haunditu DYA zurekin
Pandemia jaisten ari denez, eta bidaiatzeko aukera ematen digutenez, egunerokotasunetik eta aurreko hilabeteetan pasatutako guztitik deskonektatuta pasa nahi ditugu egun batzuk. Horregatik, errepideko joan-etorrien kopurua nabarmen handituko da.
Data horietan bidaiatzen duten guztiek egun zoriontsu batzuk pasatzea nahi izaten dute, baina batzuetan okertu egiten dira, eta zifrek hori diote, errepide istripuak areagotu egiten baitira. Irakurri haunditu Azkenean oporretara joan gaitezke!!
Bazenekien larruazala gorputzeko organorik handiena dela? Horregatik, asko zaindu behar dugu, bere eginkizunak behar bezala egiten jarraitu ahal izateko, batez ere babes-funtzioak. Larruazalak kanpoko agente kaltegarrietatik babesten gaitu: mikroorganismoak, produktu kimikoak, muturreko tenperatura, eguzkia…
Asko dira gure larruazala kaltetu dezaketen gaitzak, baina ohikoenak eta prozesu larriak eragin ditzaketenak (eta, gainera, saihestu daitezkeenak), babes egokirik gabe A edo B izpi ultramoreen (UVA edo UVB) esposizioak eragindakoak dira, bai zuzenean eguzkitan egotean edo beltzarantze artifizialeko aparatuak erabiltzean eragindakoak.
Zalantzarik gabe, eguzkia oso garrantzitsua da gizakiaren osasunean, D bitamina ekoizten laguntzen baitu, eta horrek, aldi berean, kaltzioaren metabolizazioan laguntzen duelako. Hala ere, “beltzaran egoteko” modaren ondorioz, esposizioak gomendatutakoa baino gehiago luzatu dira, babes egokia erabiltzeari utzi diogu “beltzarana jartzeko denbora gutxiago behar izateko”, egunaren erdiko orduak erabiltzen ditugu “beltzaran jartzeko egokienak direlako”… eta, horrela, hamaika mito, gure azala kaltetzea besterik lortzen ez dutenak, atzera bueltarik gabe. Bai, azalak memoria du, hau da, azaleko zelulek kalteak metatzen dituzte, une jakin batean gaixotasunen bat agertzen den arte. Larruazaleko kartzinomak eta melanomak dira izpi ultramoreen esposizioak eragin ditzakeen gaixotasun larrienak.
Minbizi askotan bezala, azaleko minbiziaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra funtsezkoak dira minbizi hori ez agertzeko edo lehen faseetan eten eta, horrela, guztiz sendatu ahal izateko. Hona hemen eguzkitan seguru egoteko jarraibide erraz batzuk:
» Ez egon denbora luzez eguzkiaren aurrean, ezta eguneko erdiko orduetan ere, hau da, eguerdiko 12:00etatik 16:00etara bitartean.
» Eguzkitako krema eguzkiaren aurrean jarri baino 30 minutu lehenago eman behar da.
» Eguzki-babes egokia erabili eta behar bezala aplikatu:
—Eguzki-babesen iraungitze-data begiratu. Askotan aurreko urtekoek ez dute balio izaten.
—Datarik ez badago, eskuineko sinboloari erreparatu behar zaio. Ikur
horretan, berme osoz erabil daitekeen aldia adierazten da, hilabeteetan. Epe hori igarota, adibidean 6 hilabete, produktuak propietateak galtzen ditu.
—Erabili babes-faktorea larruazal motaren arabera. Haurrek 50+ babes-faktorea erabili behar dute, eta urtebetetik beherakoak ez dira eguzkipean jarri behar, azala ez baitago prestatuta. Bilatu zure ezaugarriak beheko taulan, zer krema behar duzun jakiteko.
—Produktua gorputz osoan uniformeki eta eskuzabaltasunez aplikatu.
—Arreta jarri oinetako eta belarrietako oinbularrei, askotan ahaztu egiten ditugu eta. Baita buru-azalari ere, ile gutxiko pertsonetan batez ere.
—Aplikazioa maiz errepikatu, 2 ordutik behin gutxi gorabehera, baita bainu luzeen ondoren, 20 minututik gorakoetan. Krema guztiak ez dira urarekiko erresistenteak. Azala lehortu eta ondoren krema aplikatu.
» Eguzkia ez da igerilekuan eta hondartzan bakarrik hartzen. Gure azala babestu egin behar dugu aire zabaleko jarduerak eguzkitan egiten ditugunean.
» Egun bikaina egiten ez badu ere, eguzki-izpiek hodeiak zeharkatzen dituzte.
» Kontu handiz ibili elurretan edo uretan ere, gainazal horiek eguzki-izpiak islatzen baitituzte.
» Babes fisikoak ere erabili, hala nola, txanoak, kamisetak, eguzkitakoak, eguzkitako betaurrekoak… Betaurrekoek kristal homologatuak izan behar dituzte, izpi ultramoreak iragazteko.
» Ez erabili UVA izpidun beltzarantze-aparaturik.
» Gure larruazaleko oreztak eta orinak berrikusi egin behar ditugu, aldaketaren bat edo berrien agerpena antzemateko. Taula honetan, A, B, C, D eta E arauen arabera, medikuarengana eraman behar gaituzten zeinuak agertzen dira:
Azkenik, gogoratu gehiegizkoa den guztia kaltegarria dela, eta, beraz, helburua ez dela izan behar oso beltzaran egotea, eguzkia zuhurtziaz hartzea baizik.
Urtebete igaro da, jada, bizitzen ari garen amesgaiztoa hasi zenetik, urtebete COVID-19 pandemia deklaratu zenetik. Bizitza aldatu digun eta muturreko egoeretan jarri gaituen urtea. Helduok sufritzen eta, salbuespenak salbuespen, gure aldetik ahal dugun guztia jartzen ari gara hau amai dadin, baina, eta txikienak? Irakurri haunditu KORONABIRUS, irabaziko zaitugu!!!
Bizi dugun une berezi honetan, eta Osasun Agintaritzek ezarritako jarraibideei kasu eginez, egoera jakin batzuetan arnas babeserako maskara erabili behar dugu, gure onerako zein besteen onerako. Irakurri haunditu Maskara erabiltzeak narritadurak eragiten dizkizu azalean?
Elurra iritsi da eta harekin dibertsioa jende askorentzat, harekin jolasteak oso aukera gutxitan izan dezakegun entretenimendua eskaintzen du eta.
Data hauetan ohikoa den bezala, hotza heldu zaigu. Urteko beste sasoietan burutik ere pasatzen ez zaizkigun arazoak agertzen dira hotzarekin, baina badaude haiek saihesteko har daitezkeen neurriak ere. Ondoren aholku erraz batzuk ematen dizkizuegu hilabete hauek ahalik eta modu onenean pasatzeko, gaixotasunak eta istripuak saihestuz.
Irakurri haunditu DYAren aholkuak hotzari modu onenean aurre egiteko