DYA Gipuzkoa Sarrera guztiak

Osasun azalean egon behar da ere

Babesteko aholkuak

Bazenekien larruazala gorputzeko organorik handiena dela? Horregatik, asko zaindu behar dugu, bere eginkizunak behar bezala egiten jarraitu ahal izateko, batez ere babes-funtzioak. Larruazalak kanpoko agente kaltegarrietatik babesten gaitu: mikroorganismoak, produktu kimikoak, muturreko tenperatura, eguzkia…

Asko dira gure larruazala kaltetu dezaketen gaitzak, baina ohikoenak eta prozesu larriak eragin ditzaketenak (eta, gainera, saihestu daitezkeenak), babes egokirik gabe A edo B izpi ultramoreen (UVA edo UVB) esposizioak eragindakoak dira, bai zuzenean eguzkitan egotean edo beltzarantze artifizialeko aparatuak erabiltzean eragindakoak.

Zalantzarik gabe, eguzkia oso garrantzitsua da gizakiaren osasunean, D bitamina ekoizten laguntzen baitu, eta horrek, aldi berean, kaltzioaren metabolizazioan laguntzen duelako. Hala ere, “beltzaran egoteko” modaren ondorioz, esposizioak gomendatutakoa baino gehiago luzatu dira, babes egokia erabiltzeari utzi diogu “beltzarana jartzeko denbora gutxiago behar izateko”, egunaren erdiko orduak erabiltzen ditugu “beltzaran jartzeko egokienak direlako”… eta, horrela, hamaika mito, gure azala kaltetzea besterik lortzen ez dutenak, atzera bueltarik gabe. Bai, azalak memoria du, hau da, azaleko zelulek kalteak metatzen dituzte, une jakin batean gaixotasunen bat agertzen den arte. Larruazaleko kartzinomak eta melanomak dira izpi ultramoreen esposizioak eragin ditzakeen gaixotasun larrienak.

Minbizi askotan bezala, azaleko minbiziaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra funtsezkoak dira minbizi hori ez agertzeko edo lehen faseetan eten eta, horrela, guztiz sendatu ahal izateko. Hona hemen eguzkitan seguru egoteko jarraibide erraz batzuk:

» Ez egon denbora luzez eguzkiaren aurrean, ezta eguneko erdiko orduetan ere, hau da, eguerdiko 12:00etatik 16:00etara bitartean.
» Eguzkitako krema eguzkiaren aurrean jarri baino 30 minutu lehenago eman behar da.
» Eguzki-babes egokia erabili eta behar bezala aplikatu:

Eguzki-babesen iraungitze-data begiratu. Askotan aurreko urtekoek ez dute balio izaten.

 —Datarik ez badago, eskuineko sinboloari erreparatu behar zaio. Ikur

 horretan, berme osoz erabil daitekeen aldia adierazten da, hilabeteetan. Epe hori igarota, adibidean 6 hilabete, produktuak propietateak galtzen ditu.

Erabili babes-faktorea larruazal motaren arabera. Haurrek 50+ babes-faktorea erabili behar dute, eta urtebetetik beherakoak ez dira eguzkipean jarri behar, azala ez baitago prestatuta. Bilatu zure ezaugarriak beheko taulan, zer krema behar duzun jakiteko.


Produktua gorputz osoan uniformeki eta eskuzabaltasunez aplikatu.

—Arreta jarri oinetako eta belarrietako oinbularrei, askotan ahaztu egiten ditugu eta. Baita buru-azalari ere, ile gutxiko pertsonetan batez ere.

—Aplikazioa maiz errepikatu, 2 ordutik behin gutxi gorabehera, baita bainu luzeen ondoren, 20 minututik gorakoetan. Krema guztiak ez dira urarekiko erresistenteak. Azala lehortu eta ondoren krema aplikatu.

» Eguzkia ez da igerilekuan eta hondartzan bakarrik hartzen. Gure azala babestu egin behar dugu aire zabaleko jarduerak eguzkitan egiten ditugunean.

» Egun bikaina egiten ez badu ere, eguzki-izpiek hodeiak zeharkatzen dituzte.

» Kontu handiz ibili elurretan edo uretan ere, gainazal horiek eguzki-izpiak islatzen baitituzte.

» Babes fisikoak ere erabili, hala nola, txanoak, kamisetak, eguzkitakoak, eguzkitako betaurrekoak… Betaurrekoek kristal homologatuak izan behar dituzte, izpi ultramoreak iragazteko.

» Ez erabili UVA izpidun beltzarantze-aparaturik.

» Gure larruazaleko oreztak eta orinak berrikusi egin behar ditugu, aldaketaren bat edo berrien agerpena antzemateko. Taula honetan, A, B, C, D eta E arauen arabera, medikuarengana eraman behar gaituzten zeinuak agertzen dira:

Azkenik, gogoratu gehiegizkoa den guztia kaltegarria dela, eta, beraz, helburua ez dela izan behar oso beltzaran egotea, eguzkia zuhurtziaz hartzea baizik.

 

Ukrainarentzako Laguntza Humanitarioa

2022/03/07

DYA Gipuzkoak Ukrainarentzako Laguntza Humanitarioa daraman konboia prestatu du

Bihar, martxoak 8, DYA Gipuzkoaren 3 ibilgailuz osatutako konboia Donostiatik aterako da Medykako errefuxiatu-esparrurantz, Polonia eta Ukraina arteko mugan. Asteazkenean zehar, hilaren 9an, heltzea aurreikusten da, 2.600 kilometro baino gehiago egin eta gero.

Elkarteko 8 boluntariok eta Gipuzkoan bizi den emakume ukrainarrak osatzen duten operatibo honek osasun materiala eramango du, eta Gipuzkoan geldituko diren 16 errefuxiatu ekarriko ditu; senitartekoen etxeetan edo Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak egokitutako tokietan ostatu hartuko dute.

Ongizate Emozionala osasuntsu bizitzeko

Duela hilabete asko, gaur egun pairatzen ari garen eta hainbeste murrizketa eragiten ari zaigun pandemia deklaratu zen. Kontaktu sozial gutxiago dugu, denbora asko daramagu gure senideak ikusi gabe, ezin da ospakizunik egin, maite genituen pertsonak joan egin zaizkigu nahi genuen bezala agurtu gabe, ERTE batean egon gara, edo are okerrago, lanpostua galdu dugu, gure negozioak porrot egin du, gaixotu egin gara eta ondorioekin jarraitzen dugu… Irakurri haunditu Ongizate Emozionala osasuntsu bizitzeko

Azkenean oporretara joan gaitezke!!

Pandemia jaisten ari denez, eta bidaiatzeko aukera ematen digutenez, egunerokotasunetik eta aurreko hilabeteetan pasatutako guztitik deskonektatuta pasa nahi ditugu egun batzuk. Horregatik, errepideko joan-etorrien kopurua nabarmen handituko da.

Data horietan bidaiatzen duten guztiek egun zoriontsu batzuk pasatzea nahi izaten dute, baina batzuetan okertu egiten dira, eta zifrek hori diote, errepide istripuak areagotu egiten baitira. Irakurri haunditu Azkenean oporretara joan gaitezke!!