DYA Gipuzkoa Sarrera guztiak

Zer jakin behar dut alkoholdun edariak kontsumitzen baditut?

1. Ez duzu alkoholik kontsumitu behar:

  • 18 urtez beherakoa bazara, garapen fisiko eta psikologikoan dagoen zure organismoari gehiago eragiten bait dio. Gainera legeak debekatu egiten du.
  • Gibeleko, giltzurruneko edota Gaixotasun psikiatrikoren bat baduzu.
  • Medikazioren bat hartzen ari bazara.
  • Haurdun bazaude, alkoholak fetuan arazoak eragiten bait ditu, esaterako, garapenean atzerapenak, pisu galerak…

Irakurri haunditu Zer jakin behar dut alkoholdun edariak kontsumitzen baditut?

NEURRIKO IBILALDIAK, urteko edozein momentutan

Ibilaldiak, programatutako bidaiak, museoetara bisitak, su artifizialak ikusi, Jazzaldiara joan, zinemara… Zure inguruneaz gozatzea!

Bere higikortasun murriztua dela eta familiako kideekin, lagun taldearekin edota Eguneko Zentruko, Egoitzako edo Zaharren Egoitzako kideekin batera bizitzaren plazer txiki hauetaz gozatzeko arazoak aurkitzen dituzten pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko apustuaren alde jarraitzen dugu DYAtik.

Irakurri haunditu NEURRIKO IBILALDIAK, urteko edozein momentutan

Biziak salbatzen dituen abestia

Haurrek BBS jakingo balute, milaka bizitza salbatuko lirateke
Bihotz akatsa jasaten dutenen %95a hiltzen da. Estatu osoan 25.000 pertsona, alegia.
Gertakaria ikusten duen gehiengoak suspertze oinarrizko teknikak ez dituztela ezagutzen da arazoa, eta anbulantzia iritsi arte (8-12 minutu) garuna ez bada oxigenatzen, atzeraezinak diren kalteak agertuko dira, eta bizirauteko aukerak ia ez dira egongo.
Eskola garaitik BBS ikastea prebentzio neurririk hoberena da.
Baina zein adinetik erakuts daiteke BBS?
6 urtetik aurrera, eta metodología egokiarekin, bihotz biriken suspertzearen teknika emaitza bikainekin ikas daitezke.
Izan ere, dagoeneko, DYAn 6-12 urte arteko Lehen Hezkuntzako ikasleei BBS erakusten ari gatzaizkie.

Biziak salbatzen ikasi… Abesten!

Aurten, BBSaren ikaskuntza are eta gehiago errazteko, DYAk haurrentzako bideoklip bate gin du, jarraitu beharreko jokabidea oroitzeko, bizitzak salbatzen lagunduz:Primaria_Carátula-webHezitzailea bazara, edo zure seme-alabek eskolan bizitza bat salbatzen DOAN ikastea nahi baduzu 943 46 46 22ra hots egin edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi eta bere ikasgelera joan ahal izango gara era errez, dibertigarri eta arinean BBSa ikasteko, beren adinari egokitutako metodologia erabiliz… eta oraingoan musikarekin!

Aizu: ez galdu bideoklipa nola grabatu zen eraskuteko sortu dugun pelikula. Azpian dagoen “Making of” botoia baino ez duzu sakatu behar.
Pruebas-04
Logo kutxa fundaz. colabora-07