Azken desioak betetzeko Nahia Proiektua martxan jartzen du DYAk

DYA Gipuzkoak Bizitzaren amaiera fasean zaintza paliatiboak jasotzen ari direnen gaixoei zuzendutako proiektu berri bat berri du martxan. Proiektua pertsona hauek betetzeke duten desioa, modu berezian gozatu nahiko luketen hura, bete ahal izan dezaten ahalbidetzean datza. Aukera sortak, interesa izan dezaketen pertsonen nahiak bezain zabala da; eta adibide batzuk jartzearren, Arantzazu Santutegira joatea, Hondarribiko hondartza zapaltzea, pertsona maite bat bisitatzea, Errealaren edo Eibarraren partido batean egotea, Igeldo Mendira igotzea, edo bizitza amaitu aurretik bete nahi den bestelako edozein desio.

Honetarako, Elkarteak helburu honetarako baliabide tekniko eta ibilgaiu egokituak ditu, baita pertsona guztiei arreta egin eta zeregin hauek berme osoz gauzatzeko espreski prestatutako boluntarioak ere.

DYA Gipuzkoak Mugarik gabeko Paliatiboen elkartearen laguntza du, elkarte horri bere zerbitzuak eskaini dizkio, eta proiektu berritzaile hau egi bihurtzeko harreman estua dute biek.

DYA Gipuzkoak gipuzkoar biztanleriari eskaintzen dion zerbitzu berri honek ez du diru asmorik, hortaz, doakoa da gaixoentzat zein familiakideentzat. Ekimen aitzindaria da Autonomia Erkidegoko zein Estatuko mailan, eta esperientzia hau, trantze zail honetan dauden gaixoentzat zein familientzat maitasun, gertutasun eta solidaritate bultzada bat izan dadin, Elkarteak bere eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu.

Informazio zabalagoa 943 46 46 22 telefonora hots eginda eskura daiteke.