“Bihotz-gelditze baten ostean lehen 5 minututan jokatuz, pertsonaren biziraupena %70era igotzen da”
Ekainaren 1ean, asteazkena, eta “Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete” lemapean, DYAk 5.urtez jarraian “BBS/RCP eguna” ospatuko du. Sentsibilizazio-kanpaina honekin Bihotz-Biriken Geldialdi baten aurrean jokatzen jakitearen garrantzia gogorarazi nahi dugu.
Horretarako probintziako puntu ezberdinetan stand bat jarriko dugu, non nahi duen pertsona orok doan erreanimazioaren oinarrizko mugimenduak ikasi ahal izango ditu.
Gainera, BBS/RCParen teknika oso erraza da—asimilatzeko 10 minutu soilik dira beharrezkoak, nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan—, eta edozein pertsonaren eskura dago, bere sexua edo adina edozein dela ere.
Momentuz ondorengo herrietan eta datetan egotea aurreikusia dago:
Maiatzaren 21a, larunbata goizez, 10:00etatik 12:00etara:
- Zarautzen: Lege Zaharra plazan

Ikusi bideoa (Zarautz)
Maiatzaren 28a, larunbata goizez, 10:00etatik 13:00etara:
- Hernanin: Atsegindegi plazan
Ikusi bideoa (Hernani)
Maiatzaren 28a, larunbata arratsaldez 17:00etatik 20:00etara:
- Tolosan: Triangelu plazan

Ikusi bideoa (Tolosa)
Maiatzaren 29a, igandea goizez, 10:00etatik 14:00etara:
- Eibarren: Anbulategiko plazan

Ikusi bideoa (Eibar)
Ekainaren 1a, asteazkena goizez, 10:00etatik 13:00etara:
- Donostian: EHUko campusean (Aularioa)

Ikusi bideoa (Donostia)
Ekainaren 3a, ostirala arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara:
- Usurbilen: Frontoian
- Bergaran: San Martin plazan

Ikusi bideoa (Usurbil)

Ikusi bideoa (Bergara)
Ekainaren 4a, larunbata goizez, 11:00etatik 14:00etara:
- Donostian: Boulevard-ean

Ikusi bideoa (Donostia)
Ekainaren 5a, igandea goizez, 11:00etatik 14:00etara:
- Errenterian: Zumardian
- Hondarribian: Butron pasealekua

Ikusi bideoa (Errenteria)

Ikusi bideoa (Hondarribia)
Animatu ekintza honetan parte hartzera! Eta era berean lagun iezaguzu mezu hau zabaltzen zure lagunei, familiarteko, edo lankideei Youtuben DYAko kanalean jarri dugun bideoa helaraziz. Guztien artean bizitza asko salbatu ditzazkegu.


