DYA Gipuzkoan badakigu gure kudeaketak bat etorri behar duela gizartearen behar eta eskaerekin, eta, horregatik, gure gain hartzen dugu Elkartearen barruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzeko konpromisoa.
Uste osoa dugu berdintasunaren aldeko apustuak eragin positiboa izango duela lan-giroan eta gure boluntarioen eta soldatapeko langileen arteko harremanetan, haien gogobetetasunean, bizi-kalitatean… borondatezko eta laneko jardueran. Horregatik, Elkartean Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Plana egin dugu, arlo horretako legeriak ezartzen dituen jarraibideei jarraituz.
Lau jarduera-ardatzetan egituratu dugu: lidergotza eta berdintasuna kudeatzeko estrategiak, berdintasuna pertsonen kudeaketan, eragin soziala eta zerbitzuak, eta horietako bakoitzean hainbat ekintza eta neurri proposatu ditugu, gure Elkartean emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunera hurbiltzeko.
Gainera, zero tolerantzia adierazi nahi diegu gure Elkartean sexu-jazarpeneko eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena eragiten duten jokabideei. Horregatik, sexu-jazarpenari eta/edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko prebentzio eta jarduera Protokolo bat egin eta zabaldu dugu DYA Gipuzkoa osatzen dugun pertsona guztien artean, gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa eratzen laguntzeko.
Berdintasunarekin dugun konpromisoaren barruan, iradokizunen postontzi bat sortu dugu, Elkartearekin lotura duten pertsonentzat (boluntariotza, bazkide kolaboratzaileak, langileak) ez ezik, zuretzat eta, oro har, Gipuzkoako gizartearentzat ere eskuragarri dagoena. Zure iritzia, kexak, iradokizunak eta gogoetak funtsezkoak dira erakunde gisa hobetzen laguntzeko. Egin bat gurekin ingurune berdinzaleago baten eraikuntzan, eta lagundu DYA Gipuzkoa are hobea izan dadin. Iradokizunen postontzira sartzeko, egin klik esteka honetan.