Bere formazio eskaintza zabalduz hasi du ikasturtea DYAk

Ordutegi eta formazio programa berriak DYAn

Ikasturtearen hasierarekin bat eginez, DYAko Irakaskuntza Eskolak Lehen Sorospenarekin, prebentzioarekin, osasunarekin eta ongizatearekin lotutako ikastaroen deialdiak areagotuz hasi du bere formazio egitaraua.

DYArekin ikasi nahi duen guztiak bere programetara heltzeko aukera izan dezan helburuarekin, batez ere astean zehar ikasten edo lan egiten dutenez gure ikastaroetara joateko denborarik ez duten personei zuzendutako asteburuetako programazioak gehitu dira.

Goizeko ordutegian ere eskainiko dira deialdiak, beren seme-alabak ikastetxean utzi eta horrela formakuntza izateko ordu libre batzuk dituzten gurasoetara ere iritsi ahal izateko.

Eskaintza honek Lehen Sorospenaren alorra azpimarratzen jarraituko du, bai maila orokorrera bai eta haurrei eta kirolariei bideratutakoak, baina Desfibriladorearen erabileraren oinarrizko prestakuntza ahaztu gabe, gaur egun hain garrantzitsua dena, gure inguruan gailu asko jartzen ari direnez gero.

Era berean, eta doan, gai desberdinak jorratuko dituzten hitzaldiak emango dira –botiken kontsumoa, istripuen prebentzioa, elikadura osasungarria, IKTUSA… –baita oinarrizko ezaguerak biztanleriari transmititzeko tailer praktikoak ere.

Ia jarduera guztiak Donostiako Intxaurrondo auzoan dagoen gure Formakuntza eta Boluntariotza Gunean garatuko dira, Baratzategi kaleko 10. zenbakian, nahiz eta probintziako beste herri batzuetara ere mugituko garen.

Gainera, gogoratu behar da DYAk “neurrira egindako heziketa” ere lantzen duela edozein talde, elkarte edo enpresari zuzenduta… ordutegi malgutasunarekin eta klaseak euskaraz emateko aukerarekin.

DYAren formazio eskaintza ezagutu nahi baduzu irakaskuntza.eskola@dyagipuzkoa.com helbide elektronikora idatz dezakezu edo eguneko edozein ordutan 943 46.46.22 telefono zenbakira dei egin.