Haurrek BBS jakingo balute, milaka bizitza salbatuko lirateke Bihotz akatsa jasaten dutenen %95a hiltzen da. Estatu osoan 25.000 pertsona, alegia. Gertakaria ikusten duen gehiengoak suspertze oinarrizko teknikak ez dituztela ezagutzen da arazoa, eta anbulantzia iritsi arte (8-12 minutu) garuna ez bada oxigenatzen, atzeraezinak diren kalteak agertuko dira, eta bizirauteko aukerak ia ez dira egongo. Eskola garaitik BBS ikastea prebentzio neurririk hoberena da. |
Baina zein adinetik erakuts daiteke BBS? 6 urtetik aurrera, eta metodología egokiarekin, bihotz biriken suspertzearen teknika emaitza bikainekin ikas daitezke. Izan ere, dagoeneko, DYAn 6-12 urte arteko Lehen Hezkuntzako ikasleei BBS erakusten ari gatzaizkie. |
Biziak salbatzen ikasi… Abesten! |
Aurten, BBSaren ikaskuntza are eta gehiago errazteko, DYAk haurrentzako bideoklip bate gin du, jarraitu beharreko jokabidea oroitzeko, bizitzak salbatzen lagunduz:Hezitzailea bazara, edo zure seme-alabek eskolan bizitza bat salbatzen DOAN ikastea nahi baduzu 943 46 46 22ra hots egin edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi eta bere ikasgelera joan ahal izango gara era errez, dibertigarri eta arinean BBSa ikasteko, beren adinari egokitutako metodologia erabiliz… eta oraingoan musikarekin! Aizu: ez galdu bideoklipa nola grabatu zen eraskuteko sortu dugun pelikula. Azpian dagoen “Making of” botoia baino ez duzu sakatu behar. |