Biziak salbatzen dituen abestia

Zergatik ospitalez kanpo gertatzen den bihotz geldialdi batek hain biziraute txikia du oraindik?

Erantzuna argi dago: suspertze teknikak oso berandu hasten dira, gertakizuna ikusten duten pertsonek ez dakitelako oinarrizko teknikak ematen.

Anbulantzia heldu arte, batezbesteko itxarote denbora 8-12 minutukoa da, eta garuna ez bada oxigenatzen, ondorio itzulezinak agertuko dira, eta ia ez da bizirauteko aukerik izango.

Eta ezagutza hau eskolan erakutsiko balitz? Eta derrigorrezko hezkuntza amaitzen duen gazteak BBSa hainbat urtez praktikatu izan balu?

Bizirautea nabari handituko litzateke. Bihotz geldialdi baten lehen 5 minututan jokatzeak %70era arte igotzen baitu.

Gainera Bihotz Biriken Suspertzea egiten ikasteko ez da zertan heldua izan. 6 urteetatik aurrera, eta metodologia egokia baliatuz, teknika hau emaitza bikainekin ikas daiteke.

 Biziak salbatzen ikasi… Abesten!

Dagoeneko, DYA Lehen Hezkuntzako ikasleei BBSa erakusten ari zaie, 6 eta 12 urte bitartekoei.

Eta ikaskuntza are eta gehiago errazteko, aurten primizia bat aurkeztu nahi du: haurrentzako bideoklipa, jarraitu beharreko jokabidea oroitzen lagunduko duena, azken finean, bizitzak salbatzeko.

Ikusteko eta jaisteko, klikatu irudia.

Primaria_Carátula-web

Hezitzailea bazara, edo zure seme-alabek eskolan bizitza bat salbatzen DOAN ikastea nahi baduzu 943 46 46 22ra hots egin edo irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatzi eta bere ikasgelera joan ahal izango gara era errez, dibertigarri eta arinean BBSa ikasteko, beren adinari egokitutako metodologia erabiliz… eta oraingoan musikarekin!