Eskuen garbiketa zuzena
KORONABIRUS berriaren inguruan informazio ugari heltzen ari zaigu leku askotatik, baina beti ez da fidagarria ezta egiaztatua, sarritan beharrezkoa ez den gizarte alarma sorraraziz.
COVID-19 famatuak pertsonak kutsatu dituen koronabirus mota da, normalean animalietan baino pasatzen ez zena. Iazko abenduan Txinako Wuhan hirian, Hubei probintzian, zabaltzen hasi zen.
Nola kutsatzen da birusa? Kutsatutako pertsonaren arnas jariakinekin gertuko kontaktuagatik, hauek eztul eta doministikuekin ateratzen dira. Pertsona osasuntsuak jariakin horiekin harremana badu, sudur, begi edo ahoaren bidez organismo barruan sartzen dira kutsadura gertatuz.
Nola aurre hartu kutsatzeari? Osasun Aginteak argiak dira eta prebentzio neurriak honakoetan laburbildu dituzte:
- Eskuak maiz garbitzea (ur eta xaboia edo soluzio alkoholikoekin), gaixo dauden pertsonekin edo bere ingurukoekin harreman zuzena izan eta gero bereziki. Eskuak ongi garbitzeko erakusten duen bideoa uzten dizuegu hemen:
- Eztuk edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra ukondoarekin estaltzea.
- Erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea, eta erabili ostean botatzea.
- Arnasketa sintomak agertuz gero, beste pertsonekin gertuko harremana ekidin (gutxienez metro bateko distantzia mantendu).
- Begiak, sudurra eta ahoa ikutzea saihestu, eskuek transmisioa errazten baitute.
- Animaliekin ez da kontu berezirik izan behar Espainian, ezta elikagaiekin ere.
Nola susmatu kutsadura? Kasu gehienetan Sintomak arinak dira eta besteren artean sukarra, eztula eta arnas falta izaten dira. Egoera larrienetan neumona ager daiteke, arnasteko zailtasun handiarekin.
Gaixotasun larria da? Ez, ez da gaixotasun larria, nahiz eta adineko pertsonen zein gaixotasun kronikoren bat dutenen kasuan, zaildu daiteke eta heriotza eragin.
Kutsadura saihesteko maskarak erabili behar ditut? Orokorrean biztanle osasuntsuek ez dute masakarak erabili behar, gaixoek erabili behar dituzte besteak ez kutsatzeko. Dena den, Osasun profesionalak dira jarraibideak emango dutenak.
Honako estekan COVID-19aren inguruko informazio ugari dago, etengabe eguneratzen ari dena:
https://www.mscbs.gob.es/eu/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/ciudadania.htm