Dispositibo berezia Donostiako egunerako

Urtarrilaren 19ko gaueko 22:00etatik urtarrilaren 21eko goizaldera arte, Donostia Kulturak antolatutako jardueretan gerta daitekeen intzidentzia ororori aurre egiteko eta Osakidetza Emergentziak-ekin elkarlanean aritzeko dispositibo berezia zabalduko du DYA Gipuzkoak, 30 boluntario baino gehiagorekin.

Horrela, banderaren igoera eta jaitsieran, Elkarteko bi anbulantzia Konstituzio Plazaren inguruan egongo dira (Sarriegi Plaza eta Ijentea Kalea), eta Osasun Postu Aurreratu bat ere instalatuko da Udal Liburutegiko arkuetan.

Haur Danborrada ere zaintzen egongo gara; anbulantzia bat Ijentea Kalean eta beste bat Hondarribia kalean. Halaber, Herritar Merezimenduaren eta Urrezko Danborraren domina emate ekitaldiei estaldura emango zaie.

Azkenik, beste bi anbulantzia prest egon dira 112 zerbitzuak larrialdi egoeretan mobilizatzen dituen baliabideak indartu, eta jaiaz lasaitasunez gozatu ahal izateko.