Urtearen hasierarekin, DYAk, Lehen Sorospenei buruzko doako hitzaldiak ematen jarraitzeaz gain, Bihotz Biriken Suspertzearen eta KDAren erabileraren tailerrak, hauek ere doakoak, egingo ditu gipuzkoako hainbat herrietan.Ikerketa askok diote lehenbailehen eta era eraginkorrean egindako Bihotz Biriken Susperketak bizirik ateratzeko aukerak % 70an handitzen dituela, eta are gehiago Kanpoko Desfibrilagailu Semiautomatikoa (DESA) berehala erabiltzen bada.
Hori dela eta, DYAk heziketa hau ahalik eta pertsona gehienera hedatu nahi du eta, nahiz eta ikastaro zabalagoak ere badituen eduki hauen inguruan, erabat DOAkoak diren tailerrak burutuko ditu, hainbat herritan, laguntzea nahi duen guztiak berpizteko oinarrizko maniobrak ikasi ahal ditzan.
Datozen hilabeteetako tailerren egutegia ondorengoa da:
– Otsailak 18: DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean, Donostian, 19:00tatik 21:00era.
– Otsailak 19: Ordiziako Kultur Etxean, 16:00etatik 18:00tara.
– Apirilak 29: DYAko Urnietako Delegazioan, 16:00etatik 18:00tara.
– Maiatzak 31: DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean, Donostian, 19:00tatik 21:00era.
– Ekainak 17: DYAko Zarauzko Delegazioan, 16:00etatik 18:00tara.
Lehen Sorospenei buruzko doako hitzaldiak ematen jarraituko dugu gainera, hurrengo egutegiaren arabera:
– Martxoak 14: DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean, Donostian, 16:00etatik 18:00tara.
– Martxoak 18: DYAko Azpeitiako Delegazioan, 16:00etatik 18:00tara.
– Maiatzak 4: DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean, Donostian, 10:00etatik 12:00etara.
– Maiatzak 27: DYAko Usurbilgo Delegazioan, euskaraz, 16:00etatik 18:00tara.
– Uztailak 1: DYAko Hondarribiako Delegazioan, 16:00etatik 18:00tara.
– Uztailak 19: DYAko Boluntariotza eta Formakuntza Gunean, Donostian, 16:00etatik 18:00tara.
Haietan osasun larrialdi ohikoenak landuko dira, esaterako, konbultsioak, bihotzekoak, zorabioak, ezaguera galerak, hausturak, erredurak, IKTUSA… bai eta osasun laguntza heldu arte egin behar dena ere.
Joan nahi duten pertsonek, 943 46 46 22 telefonora deitu eta beraien lekua erreserbatu beharko dute (eguneko edozein ordutan), edota irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbide elektronikora bidaliz.