Urtarrilaren 23an, larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, Maria Cristina Zubiak eta bere inguruek Europako 2016 Kultur Hiriburutzaren hasiera ekitaldi nagusia jasoko dute. Gertakari honek pertsona kopuru handia bilduko du, denak Hansel Cerezak diseinatutako ikuskizunaz gozatzeko prest.
Gerturatuko direnen seguratasuna bermatzeko asmoz, ikuspuntu sanitariotik, DYAk eta Gurutze Gorriak Oinarrizko Bizi Euskarriko 4 anbulantzia mobilizatuko dituzte; hauez gain, Bizi Euskarri Aurreratuko beste 2 anbulantzia, oinez mugituko diren berehalako osasun laguntza emango duten 4 talde (lehen laguntza emateko materialaz hornituta), osasun laguntzako 2 postu (osasun arreta lekuan bertan emateko materialarekin), biktima anitzetako gertakarietan parte hartzeko ibilgailu bat, eta itsasotik laguntza emateko 2 ontzi zein 2 ur motor ere egongo dira prest.
Edozein intzidentziaren aurrean 112ra hots egitea aholkatzen da.