Zazpigarren urtez jarraian, DYAk 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako udako kanpamentu berri bat antolatu du, non naturaz gozatzeko aukera izango dute era berean ondorengo gaiak ikasiz:
- Lehen sorospeneko teknikak mendian.
- Soka eta korapiloen erabilera.
- Eskalada eta rappela (autoerreskatea eta autosegurtasuna)
- Orientazioa, mapa topografikoen interpretazioa, iparrorratzen eta GPS sistemen maneiua, Vivac, biziraupena.
- Uretako ekintzak.
- Jolas eta gymkhanak, trabesiak, bisita kulturalak…
DYAko erreskateko teknikari eta Irakaskuntza Eskolako irakasleek antolatutako eta diseinatutako jarduera programa bat. Jarduera guztiak abentura zoragarri bat bizitzera eta une zail batetan erabilgarritasun handikoak izatera hel daitezkeen segurtasun eta salbamenduko oinarrizko ezaguerak eskuratzera bideratuak daude.
Guztia, prebentzioaren kultura sustatzeko asmoz eta parte-hartzaileak ingurugiro honetan segurtasunez moldatzeko beharrezko ezaguera eta trebetasunak eskuratuarazteko, ingurunea errespetatu eta zaintzeko beharra erakutsiaz.
Kanpamenduan bi txanda egongo dira, lehenengoa uztailaren 8tik 15era eta bigarrena abuztuaren 18tik 25era, Azpeitiko Loiolako aterpetxean (Gipuzkoa).
Plaza kopurua mugatua da, eta izen-emate ordenaren arabera banatuko dira. Prezioak, 360 €koa denak, honakoa hartzen du barne:
- Garraioa.
- Ostatua eta dietak.
- Formazioa, ikas materiala eta praktiketakoa.
- Osasun formazioa duten begiraleak.
- Istripu aseguruak eta Erantzukizun Zibila.
Izena emateko, edo informazio gehiago eskatzeko nahikoa da DYA Gipuzkoara, 943 46 46 22ra deitzea edo dav@DYAgipuzkoa.com helbide elektronikora idaztea.