DYA Donostiako Gazteleku eta Haurtxokoetara gerturatzen da Bihotz Biriken Suspertzea erakusteko

DYA aspalditik dator Bihotz Biriken Suspertze mugimenduak zabaltzearen aldeko apostua eginez, eta 2012an BBS-aren eguna ezarri zuen, “Zure eskuek bizi bat salbatu dezakete” lemapean.

Bihotz Biriken Geldialdia jasan duen pertsona baten kasuan BBS-a berehala hasteak berebiziko garrantzia du, bere garuna babesteko eta ondorio itzulezinak ekiditeko.

Oraingo honetan, DYA Donostiako Gaztelekuetara gerturatuko da, bertaratzen diren gazteak formatzeko, adina ez baita eragozpena oinarrizko BBS teknikak ikasi eta anbulantzia iritsi arte teknikak egiteko.

Honakoa da tailer hauen egutegia:

Calend RCP Haurtxokos1_E

Era berean, eta Haurtxokoen “Familian jolasten” egitaraua baliatuz, DYAko begiraleak txikienen gurasoak formatzera joango dira, egutegi hau jarrituz:

Calend RCP Haurtxokos2_E

Animatu zaitezte parte hartzera eta bizi bat salbatzeko oinarrizkoena ikasiko duzue minutu gutxi batzuetan.