DYA Gipuzkoak 50 urte bete ditu
eta eskerrak eman nahi dizkie gipuzkoar guztiei urte hauetan zehar emandako konfiantzagatik
DYA Gipuzkoaren 50. Urteurrena dela eta, Elkarteak datorren uztailak 23an, igandea, herritar guztiengana hurbildu eta bost hamarkada hauetan zehar prebentzioaren eta ongizatearen inguruan finkatu dituen lan ildoak erakutsi eta urte hauetan zehar jarritako konfiantza eskertzeko.
Hori dela eta, Donostiako Alderdi Ederren, 10:00etatik 14:00etara, Elkarteak bere lan-eremuetan erabiltzen dituen ibilgailuen eta baliabideen ordezkaritza bat jarriko da ikusgai, hala nola Bizi Euskarri Aurreratuko anbulantzia bat, lur orotako ibilgailu bat, gurpil-aulkiak garraiatzeko ibilgailu bat…
Baliabide horiek guztiak xehetasun osoz ikusi ahal izango dira, gure boluntarioek haien funtzionamendua azaltzen duten bitartean. Stand solidario bat ere izango da, non DYAko artikuluak erosi ahal izango diren eta Elkartearen lan sozial eta humanitarioan lagundu ahal izango den.
Gainera 11:00etan, probintzia osoa zeharkatuko duen ibilgailu-karabana bat egingo da, eta DYAk Ordezkaritzak dituen lekuetatik igaroko da.